Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona bildu dira Trumpen aurka protestatzeko, AEBko hainbat hiritan

Herritar askok duen egonezina eta haserrea jaso du No Kings (Erregerik Ez) mugimeduak AEBko 2.600 hiritan.
AME9286. WEST PALM BEACH (ESTADOS UNIDOS), 18/10/2025.- Una persona participa durante la protesta "No Kings" ("No queremos reyes") este sábado, en West Palm Beach, Florida (Estados Unidos). Miles de personas salen a las calles en ciudades de todo Estados Unidos, entre ellas Nueva York, Washington y Miami, bajo el lema "No Kings", para protestar contra lo que consideran un autoritarismo creciente del presidente Donald Trump. EFE/ Giorgio Viera
18:00 - 20:00
Protestak AEBn. Argazkia: Europa Press.

Milaka lagun bildu dira Washingtonen, Kapitolioaren aurrean, Donald Trumpek hasitako "bide autokrata" salatzeko. Izan ere, jarrera horren aurrean, herritar askok duen egonezina eta haserrea jaso du No Kings (Erregerik Ez) mugimenduak.

AEBko 2.600 hiritan deitu ditu mugimenduak horrelako protesta bilkurak. Etorkinen aurkako sarekadak uste du Trumpek autokrata bihurtzeko hartu duen bidearen arrastoak baino ez direla demokrata duten hirietara Guardia Nazionala bidaltzea edota Administrazioko milaka langile federal kaleratzea.

Gainera, manifestariek bigarren agintaldia amaitzean, karguan geratzeko erakutsi duen gogoan arrisku bizia ikusten dute. Izan ere, Konstituzioak 2 agintaldi baino ez dituela onartzen azpimarratu dute manifestariek.

Europan ere

Manifestazioak Europara ere hedatu dira.

Izan ere, jendetza bildu da Brandenburgoko atearen aurrean, Berlinen. Hala ere, bilkura jendetsuena Londresekoa izan da. Bertan, Amerikako Estatu Batuetako enbaxadaren aurrean bildu dira ehunka eta ehunka estatubatuar.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X