Albiste izango dira: Su-etena Gazan, Goeren inaugurazioa eta Euskadi-Polonia foroa
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Hauek dira astelehen honetako, 2025eko urriaren 20ko titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:
- Su-etena Gazan: Netanyahuk "helburu terroristen" aurka modu "irmoan" erantzuteko agindu dio armadari, Rafahen izandako istilu baten ostean. Gutxienez 36 pertsona hil dira bonbardaketen ondorioz eta laguntza humanitarioa bertan behera geratu da. Hamasek su-etena betetzen ari dela ziurtatu du eta beste gorpu israeldar bat aurkitu duela iragarri du.
- Goeren inaugurazioa: GOe (Gastronomy Open Ecosystem), Donostiako Basque Culinary Center ren eraikin berria, astelehen honetan hasiko da ofizialki Goe DAY 1, sektoreko profesionalei zuzendutako murgiltze esperientzia batekin, berrikuntza eta gastronomiaren etorkizuna ardatz dituena. GOk gastronomiatik lagunduko du etorkizun goxoa sortzen talentuaren, ezagutzaren eta berrikuntzarenbitartez, erakunde eta enpresekin lankidetza estuan, elikadura gozo, osasungarri eta jasangarria sustatuz.
- Euskadi-Polonia foroa: EAEko eta Poloniako erakundeetako eta enpresetako ordezkariak bilduko ditu bilerak, ekonomia- eta industria-harremanak sendotzeko eta aldebiko lankidetzarako aukera berriak sustatzeko. Foroan Poloniako ordezkaritza batek parte hartuko du, Andrzej Domański; Ekonomia eta Finantza ministroa buru dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango