Herrialdearen etorkizuna baldintzatuko duten hauteskundeak egingo ditu Argentinak igande honetan
Diputatuen Ganberaren erdia eta Senatuaren herena berritu, eta Mileiren kudeaketa, AEBren esku-hartzea eta peronismoaren indarra neurtuko dituzte.
Mileiren jarraitzaileak, haren aldeko ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Argentinako herritarrek Diputatuen Ganberaren erdia eta Senatuaren herena berrituko dituzte igande honetan. Hauteskundeak Javier Mileiren kudeaketari buruzko erreferendum moduko bat izango dira, eta AEBren esku-hartzeari buruzko iritzia eta peronismoaren indarra neurtuko dira bertan.
Hauek dira urriaren 26an Argentinan egingo diren hauteskundeen garrantzia ulertzeko gakoak:
1. Mileiren kudeaketari plebiszitua. Gobernuan ia bi urte betetzear denean, hautetsontziek neurtu egingo dute ea argentinarrek oraindik ere babesten duten, doikuntza-plan zorrotz baten bidez izan duen lorpen handiena inflazioa murriztea izan ostean. Plan horrek, ordea, 18.000 enpresa eta 253.000 lanpostu galarazi ditu sektore pribatuan, kanpo-zorra 305.043 milioi dolarreko langara igo du eta lurrikara eragin du finantza eta kanbio-merkatuetan.
Buruzagi ultraeskuindarra "kastarekin amaitzeko" asmoz heldu zen agintera, eta ustelkeria kasu askotan nahasi dute gertuen dituen kolaboratzaileekin (Karina arrebarekin, besteak beste).
Lehenik eta behin, $LIBRA kriptodiruaren kasua izan zen. Presidenteak babestu egin zuen, erori eta milaka kaltetu utzi baino pixka bat lehenago. Eroskeria salaketak izan ziren gero Desgaitasunen Agentzia Nazionalean, eta, duela gutxi, loturak agertu dira bere hautagaietako baten eta narkotrafikoarekin nahasitako enpresaburu baten artean. Mileik zerrendetatik atera zuen hautagaia, baina ez zuen denborarik izan bere argazkia boto-txarteletatik kentzeko.
2. AEBren esku-hartzea: Trump eta Bessent. Hauteskunde-kanpaina AEBren balizko esku-hartze berri bati buruz hitz egiten ari denean egin da. Donald Trumpek Mileiri emandako babes esplizituari eta AEBko Altxorrak hitzartutako laguntzei xantaia bat gehitu zaie: AEBko Gobernuaren dirulaguntzak Mileiren alderdiak hauteskundeak irabazten baditu bakarrik helduko dira.
Trumpek esan zuen Argentina "hiltzen" ari dela, eta Milei babesten duela, presidente gisa gustatzen zaiolako. Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkaria, berriz, harago joan da, eta nabarmendu du AEBk ez duela "porrot egin duen nazio gehiagorik nahi" eta ez duela peronismoa itzultzerik nahi.
2023ko abenduan Milei Presidentetzara iritsi zenetik, Argentinak 20.000 milioi dolarreko kreditua sinatu du Nazioarteko Diru Funtsarekin, eta 20.000 milioi dolarreko swap bat (dibisen trukea, exekutatzen denean zor bihurtzen dena) AEBrekin. Gainera, AEBko Altxorrak Argentinako pesoak erosi ditu, eta Bessentek laguntza finantzario gehiago kudeatu ditu erakunde pribatuekin.
Ondorioz, Argentina munduko nazio zorpetuenetako bat da, eta horrek du zor handiena NDFrekin: gaur egun, 56.820 milioi dolar baino gehiago zor dizkio. Adituen arabera, Txina Latinoamerikan ez hedatzeko laguntzen ari zaio AEBko Gobernua Argentinakoari.
3. Peronismoaren berpizkundea? Milei gobernu peronista baten atzetik iritsi zen, Alberto Fernandezen gobernuaren ostean, hain zuzen ere. Ekonomiaren alorrean ultraliberala den eta politika alorrean ultraeskuindarra den pertsona bat iritsi behar izan zen boterera peronismoa (80 urteko historia du) biziberri zedin, nahiz eta buru nagusia, Cristina Fernández presidente ohia (2007-2015), ustelkeriagatik etxean preso egon.
Prekarietateak, soldata baxuek eta politika sozialen murrizketak peronismoa berpiztu dute, eta horrek independentziaren, subiranotasunaren eta justizia sozialaren bandera atera du.
Argentinako probintzia garrantzitsuenekoa den Buenos Aireseko gobernadorea (Axel Kicillof) da gaur egun peronismoaren ordezkari garrantzitsuena, iraileko hauteskunde legegileetan Mileiren alderdiari egurra eman ostean.
4. Norabide politikoaren aldaketa. Igandean gertatzen dena gertatzen dela, Argentinak beste norabide politiko bat hartuko du; izan ere, bere agintaldiaren erdialdea igaro ondoren, Mileik lasaitasunez burutu ahal izango du bere plana Kongresua alde badu. Lortzen ez badu, zaila izango zaio bere doikuntza-plan gogorra ("motozerra" deitzen diote) aurrera ateratzea.
Mugimendu peronistak, bere aldetik, indar guztia jarri du helburu bakar batekin: Milei geldiaraztea. Igandean irabazten badu, pisua hartuko du oposizioan indar handiena bezala, eta 2027ko presidentetzarako hauteskundeetarako hautagai bat adostu beharko dute.
5. Merkatuak emaitzaren zain daude. Finantza-merkatuak emaitzak jakiteko irrikaz daude, horren arabera jokatuko baitute inbertitzaileek. Peronismoak irabazten badu, peso argentinarrak balioa galduko du dolarraren aldean. Analista batzuk "debaluazio zorrotza" aipatzen hasi dira jada. Mileik irabazten badu, inbertitzaileek ere ez dute dena alde, Gobernuaren plan ekonomikoan pitzadurak ikusten baitituzte. Aditu batzuen esanetan, gertatzen dena gertatzen dela, debaluazioa egongo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.