Mileiren alderdiak alde handiz irabazi ditu Argentinako legegintza-hauteskundeak
Javier Milei Argentinako presidenteak ospatu du La Libertad Avanza bere alderdiak garaitu egin duela, eta Gobernuak "bisagra puntua" gainditu duela adierazi du. Gainera, orain "Argentina handia eraikitzen" hasiko dela azpimarratu du.
Javier Milei Argentinako presidentearen La Libertad Avanza (LLA) alderdiak irabazi ditu legegintza-hauteskundeak, botoen % 39 eskuratuta, eta Fuerza Patria peronistak eta bere aliatuek % 29,4 eskuratu dute, datu ofizialen arabera.
Botoen % 95,6 zenbatuta, LLAk irabazi du Argentinako probintzia eta lurralde garrantzitsuenetan, hala nola Buenos Airesen, Cordoban, Santa Fen eta Mendozan, eta ezusteko garaipena lortu du Buenos Airesen, joan den iraileko hauteskunde probintzialetan peronismoak garaitu baitzuen.
Zenbaki horiekin, ofizialismoak Gobernua Behe Ganberaren herenaren helburua lortzera bidean da, erreforma-proiektuak aurrera ateratzeko eta oposizioak presidentearen dekretuak blokeatzeko egindako saiakerei aurre egiteko.
Senatuan, La Libertad Avanza gailendu zen Goi Ganberan eserlekuak berritzen zituzten zortzi barrutietatik seitan. Hala ere, doitze-planari lotutako bere legeak defendatzeko eta oposizioak bultzatutako erreformei betoa jartzeko beharrezko herena lortu gabe jarraituko du.
Hirugarren tokian Provincias Unidas alderdia dago, gobernadoreen aliantza bat, botoen 5,8rekin.
Javier Milei Argentinako presidenteak pozik hartu du bere alderdiak legegintzarako hauteskundeetan lortutako garaipena, eta uste du Gobernuak "bisagra puntua" gainditu duela eta "Argentina handia eraikitzen" hasiko dela orain.
"Gaurkoa egun historikoa izan da Argentinarentzat", adierazi du Mileik Buenos Aireseko LLAren bunkerretik. Bertan, bere taldearekin batera, hauteskundeak irabazi izana ospatu du.
Donald Trump AEBko presidenteak zoriondu egin du Javier Milei, Argentinako legagintza-hauteskundeetan haren alderdiak lortutako "garaipen ikaragarriagatik".
"Zorionak, Javier Milei presidenteari, Argentinan lortutako garaipen ikaragarriagatik! Lan bikaina egiten ari da! Argentinako herriak berarengan dugun konfiantza justifikatu du", argitaratu du Trumpek Truth Social sarean, Japoniara bidaia egiten ari den honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Venezuelako aire-espazioa hegaldi komertzialei zabaltzeko agindu du Trumpek
Eguna amaitu aurretik beharrezko izapideak egiteko agindua eman du AEBko presidenteak. Bi herrialdeen arteko zuzeneko hegaldiak etenda daude 2019tik.
Iranen aurkako zigor gehiago adostu ditu EBk, errepresioa leporatuta
Drone eta misiletarako materialak eskuratzea zailtzea dute helburu, eta, aldi berean, aho batez erabaki dute Guardia Iraultzaile Islamikoa erakunde terrorista izendatzea. Gainera, errusiarren aurkako zigor berriak onartu dituzte, Ukrainako gerrarekin lotuta.
Alex Pretti ICEko agenteei aurre egiten, tiroz hil baino 11 egun lehenago, irudiotan
Estatu Batuetako albiste-atari batek argitaratutako irudietan ageri denez, Alex Pretti, urtarrilaren 24an Minneapolisen ICEko agenteek hildako 37 urteko erizaina, urtarrilaren 13an ere gogor jo zuen migrazio-poliziak, beste protesta batean.
Iranek adierazi du hitz egiteko prest dagoela, baina mehatxuen aurrean bere burua "inoiz ez bezala" defendatuko duela
Estatu Batuek Teherango erregimenari mehatxu egin diote behin baino gehiagotan, eta flota militar handia mobilizatu dute Ekialde Ertaineko eskualdera.
Ilhan Omar kongresista demokratari substantzia kimiko batekin eraso egin diote Minneapolisen
Donald Trumpen Administrazioa immigrazioaren aurka egiten dabiltzan sarekadak kritikatzen ari zela gertatu da Ilhan Omarren aurkako erasoa. Segurtasun indarrek erasotzailea atxilotu egin dute, eta jatorri somaliarreko kongresistak hitzaldiari ekin dio berriro. Ilhan Omar Donald Trumpen jomuga izan da azken asteetan ICEren aurka egindako kritikengatik.
Ardoak, oliba-olioa eta autoak: EB-India akordioak dakarren muga-zergen amaieran onuradun nagusiak
Europar Batasunaren eta Indiaren arteko goi-bileraren ondoren jakinarazitako dokumentu teknikoen arabera, Europako esportazioen % 96,6ren gaineko aduana-zergak pixkanaka ezabatzea jasotzen du itunak, eta orain arte oso politika protekzionistak aplikatzen zituen 1.400 milioi kontsumitzaile baino gehiagoko merkatu indiarra irekiko dio Europari.
Indiak eta Europar Batasunak merkataritza akordio "historikoa" itxi dute, 18 urtez negoziaziatzen ibili stean
Akordio-eremuak 2.000 milioi pertsona biltzen ditu, munduko BPGaren % 25 inguru eta merkataritza globalaren heren bat, gutxi gorabehera. Nerendra Modik eta Ursula Von der Leyenek adierazi dutenez, akordio hori "akordio guztien ama" da, eta merkataritza globala eta hornidura-kateak indartzen lagunduko du.
Urrearen prezioa 5.100 dolarrera iritsi da lehen aldiz, eta ontzaren balioa bikoiztu egin da urte eta erdian
Nazioarteko ordenaren aldaketak, tentsio geopolitiko eta komertzialek eta dolarrak balioa galdu izanak eragin dute urre ontzaren balioak gora egitea.
Israelek Gazan geratzen zen azken bahituaren gorpuzkiak aurkitu eta identifikatu ditu
Ran Gvili polizia israeldarraren gorpuzkiak berreskuratuta, bahitutako guztien hilotzak Israelgo Estatuaren esku geratu dira. Pauso hau ezinbesteko baldintza zen Israelek Rafahko pasabidea zabaltzeko, eta Trumpek sustatutako bake planaren bigarren faseari ekiteko.
Zer da ICE? Zer ari da gertatzen Minnesotan?
Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuak (ICE, ingelesez) eta Minneapolis hiriak asteak daramatzate aktualitatearen erdigunean. Egoera ulertzeko hainbat gako bildu ditugu.