AEBk % 10era jaitsiko ditu fentaniloagatik Txinari ezarritako muga-zergak; trukean, Pekinek lur arraroen esportazioen gainekoak bertan behera utziko ditu
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du akordioa, 2019tik Txinako buruzagiarekin izandako lehen bileraren ostean. Halaber, Txinak soja estatubatuarra berriz kantitate handitan erosiko du, eta fentaniloaren trafikoaren aurkako kontrolak indartuko ditu. Xi Jinpingek, berriz, epe luzerako lankidetza eskatu dio AEBri, "gurpil zoro batean ez erortzeko".
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du % 20tik % 10era murriztuko dituela fentaniloagatik Txinako produktuen gainean ezarritako muga-zergak, sei urtez elkartu barik egon eta gero, Xi Jinpingekin egin duen lehen bileraren ostean. Ia bi ordu iraun duen bilerak balio izan du bi potentziak elkarrengana hurbiltzeko eta adostasunetara heltzeok.
'Air Force One' ontzian, Washingtonera bidean zeogela, Trumpek zehaztu du murrizketa horrekin AEBk Txinako produktuen gainean ezarriko dituen kargak nabarmen jaitsiko direla, eta Xik fentanilo trafikoaren gaineko kontrolak indartzeko konpromisoa hartu duela adierazi du.
Buruzagi errepublikanoak azaldu duenez, neurriak "Txinaren lankidetza saritzen du", eta aldebiko harremanetan "aro berri bat irekitzea" du helburu. Gainera, iragarri du Pekinek AEBko soja erosteari ekingo diola berriro.
Presidente estatubatuarrak adierazi du bilera "zoragarria" izan dela, eta bilerari 10etik 12ko nota eman dio. Azaldu duenez, Txinak konpromisoa hartu du urtebetez lur arraroen esportazioari mugak jartzeari uzteko.
Trumpek eta Xik datorren urteko apirilean Txinan berriro biltzea adostu dute, baina AEBko presidenteak argitu du ez dutela Taiwanen auzia aztertu. Busango bilera Asia-Pazifikoko Ekonomia Lankidetzarako Foroaren (APEC) atarian egin dute, Hego Koreako Gyeongju hirian.
Iturri diplomatikoek azpimarratu dutenez, hurbilketak tonu-aldaketa ekar lezake munduko bi ekonomia handienen arteko harremanean, baina konpromisoak datozen hilabeteetan zehaztu beharko direla ohartarazi dute.
Xi Jinpingek epe luzerako lankidetza eskatu dio AEBri
Txinako presidente den Xi Jinpingek epe luzerako lankidetzan azpimarra jartzeko eskatu dio AEBri, errepresalien "gurpil zoroan ez erortzeko", Xinhua agentzia ofizialak zabaldutako informazioaren arabera.
Azaldu duenez, Txinak "ez du herrialde bat ordezkatu edo desafiatu nahi" eta Txinaren lehentasuna "lana ondo egitea eta garapenean zentratzea" dela azaldu du.
Xehetasunetan sartu gabe, bi herrialdeek "akordioak" lortu dituztela nabarmendu du buruzagi txinatarrak. Trumpek egin bezala, Xi Jinpingek ere positiboki baloratu du bilera.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.