Bi pertsona gehiago sartu dituzte behin-behinean kartzelan, Louvreko lapurretarekin lotura dutelakoan
Parisko Fiskaltzak ohar baten bidez adierazi duenez, "ikerketa ez da oraindik amaitu", eta bi atxilotu horiek badaezpadako kartzelaldian daude.
Louvre ingurua itxi egin zuten lapurreta izan ostean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi pertsona gehiago sartu dituzte kartzelan Louvren urriaren 19an izandako lapurretarekin lotura dutelakoan; lapurretan parte hartzea egotzi diote horietako bati, eta konplize izatea besteari. Ondorioz, lau dira auzipetuak. Lapurtutako bitxiak, baina, oraindik ez dira agertu.
Parisko Fiskaltzak ohar batean adierazi duenez, "ikerketa ez da amaitu oraindik", eta bi atxilotuak badaezpadako espetxealdian daude.
Asteazkenean atxilotutako bost lagunetako bi dira gaur kartzelatu dituztenak. Gainerako hirurak aske utzi zituzten.
Atxilotu horiei antolatutako talde bateko kide izatea egotzi diete.
Horietako batek, 37 urtekoak, aurrez aurrekoa eskatu du, Fiskaltzak adierazi duenez. Ordura arte, baina, atxilotuta egongo da.