Gorde
Kendu nire zerrendatik

Louvreko lapurretan konplize izatea egotzi diote emakume bati, eta atxilotuetako bat aske utzi dute

Joan den ostegunean bitxien lapurretarekin lotuta atxilotutako bost lagunetako bi dira aipatutakoak. Fiskaltzak behin-behineko espetxealdia eskatu du ustezko gaizkidearentzat.

Paris (France), 19/10/2025.- Police tape cordons off the southeast corner of the Louvre Museum on Quai Francois-Mitterrand, on the banks of the River Seine, after a robbery at the Louvre Museum in Paris, France, 19 October 2025. The Louvre Museum was targeted in a robbery by several criminals who smashed windows to steal jewelry. The museum was later closed. French Culture Minister Rachida Dati called it 'an attack on France’s cultural heritage.' (Francia) EFE/EPA/Mohammed Badra

Lapurretaren ondoren Louvre museoa itxi zuteneko unea. Artxiboko argazkia: EFE

38 urteko emakume bat epailearen aurrera eraman dute, Louvre museoan iragan urriaren 19an gertatutako lapurretan konplize izan zelakoan. Bestalde, kargurik gabe, aske utzi dute asteazkenean atxilotutako gizonezko bat, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Joan den ostegunean bitxiak lapurtzeagatik atxilotutako bost pertsonetako bi dira aipatutakoak; 88 milioi euroko balioa dute bitxiek.

Paris ekialdeko La Courneuve udalerrian bizi da erruztatutako emakumea. Esan bezala, antolatutako talde batean egindako lapurretan gaizkide izan delakoan eraman dute epailearen aurrera. Hain zuzen ere, azken honek erabaki behar du, Fiskaltzak eskatu bezala, behin-behineko espetxean sartuko duten ala ez.

Lur jota dago, leporatzen dizkioten gertaerak ukatzen ditu, eta ez du ezer ulertzen", esan du haren abokatuAdrien Sorrentinok.

Fiskaltzak adierazi du gaurko egunean zehar emango dituela zehaztasun gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA PONTEDEUME (A CORUÑA), 31/10/25.- Un niño se preparaba este viernes en su casa del concello coruñés de Pontedeume para la fiesta de Samaín. A pocas horas de la conmemoración del "Samhain", la festividad gallega que marca el fin del verano celta, el debate sobre su confrontación con el popular Halloween sigue presente en muchas localidades de la Comunidad. EFE/Cabalar
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Munduko kaleak izaki beldurgarrienez bete dira

Gaur gauean, iluntasunak hartuko ditu munduko kaleak. Dagoeneko izaki beldurgarriak dabiltza han eta hemen, itzal eta argi artean. Gurean, Gau Beltza; munduan, Halloween. Urriaren 31n, milaka lagun mozorrotuta aterako dira kalera, beldurraren eta dibertimenduaren artean dantza egitera. Uztaren amaieraren ospakizuna urruti dago askorentzat, baina gauak berak emango du uzta emankorra gaurkoan: irria, oihuak eta misterio apur bat.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X