EUSKAL SELEKZIOA – PALESTINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manifestua aurkeztu dute euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde eta Palestinako genozidioaren aurka

Kirol munduko hainbat eragilek dei egin diete herritarrei bi selekzioen arteko partidaren egunean, azaroaren 15ean, Bilboko Arriaga Antzokitik egingo den "Elkartasun Martxan" parte har dezaten.

Iragarkia
Euskal Herria Palestina manifestua
18:00 - 20:00
Anoetako aurkezpena. Argazkia: EITB

Gu ere bai!, Gure Esku eta Gernika-Palestina plataformek agerraldi bateratua egin dute larunbat honetan Donostiako Anoeta estadioaren inguruan , "Herri libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa STOP" manifestuaren lehen 200 atxikimenduen berri emateko eta herritarrak manifestuarekin bat egitera gonbidatzeko.

Ibon Meñika Gernika-Palestina plataformako bozeramaileak azaldu duenez, "kirolak, herri libreek eta genozidioaren aurkako borrokak bat egin dezakete, eta horrela gertatuko da azaroaren 15ean San Mamesen, Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidan".

Egun horretan bertan, 17:30etik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokitik irtengo den "Elkartasun Martxa"ra batzeko gonbita ere egin diete herritarrei.

Sinatzaileen izenak irakurri ondoren, Meñikak eskerrak eman dizkie "herriak batzeko kirolak duen indarra ezagutzen dutelako" Eta nabarmendu du horri esker, Palestinako selekzioak lehen aldiz jokatuko duela Europan.
  
"Guztiak bat gatoz herri askeak izan behar dugula esatean, ofizialtasuna bilatzen ari garen honetan, erabakitzeko eskubiderik gabe gaudenean eta genozidioa eten beharra dagoen honetan", esan du bozeramaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X