Hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du Gazako Zerrendan, su-etena gorabehera
Israelgo armadaren erasoek bost gazatar hil eta bederatzi zauritu dituzte, ostegunetik. Bien bitartean, Palestinaren gorpuen identifikazioa blokeatzen jarraitzen du Israelek, bake akordioan hitzartutakoan betetzea eragotziz.
Israelgo armadaren erasoek bost hildako eta bederatzi zauritu utzi dituzte Gazan, ostegunetik.
Su-etena gorabehera, Gazako hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du.
Dagoeneko 226 gazatar hil dituzte israeldarrek urriaren 10ean su-etena iragarri zenetik, eta 600 zauritu baino gehiago.
"Lerro Horia" delakoaren sorrerak, tropa juduen erretiratzea markatzen mugak, hiri osoak isolatu ditu Gazako Zerrendako iparraldean.
Gune berezi horiek, Israelgo armadaren kontrolpean, palestinarren aurkako tiroen lekuko dira, bertatik zehakatzen duen bizilagun oro hartzen baita "mehatxutzat".
Guztira 68.858 hildako dira jada Gazan, nahiz eta su-etena indarrean egon.
Gorpuak lurpetik ateratzeko laguntza
Bien bitartean, Hamasek lanean jarraitzen du hondakinen artean lurperatuta dauden gorpuak berreskuratzeko.
Ezinean, talde palestinarran makineriaren eta langile espezializatuen sarrera eskatu du berriro ere. Izan ere, hala ez balitz ia ezinezkotzat lukete horiek aurkitzea eta identifikatzea.
"Brigadek (al Qasam) ekipoak eman eta presta ditzaten dei egin diete bitartekariei eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari; alegia, gorputz guztiak berreskuratzeko", jakinarazi du Hamasek.
Israelek ez ditu gorpuak identifikatu
Tokiko hedabideen arabera, Israelgo auzitegiko medikuek ez dute lortu Hamasek emandako azken hiru gorpuak identifikatzea.
Hamasek, bere partez, onartu du bazekiela identifikatu gabeko gorpuzkiak zirela, baina "entregatzeko prozesua ez oztopatzeko" entregatu zituztela.
"Identifikatu gabeko gorpuen hiru lagin ematea proposatu genuen, baina etsaiak ez zituen hartu nahi izan, eta gorputz osoak eskatu zituen aztertzeko. Entregatzeari ekin genion beraz, etorkizunean Israelen edozein erreklamazio saihesteko", azaldu du talde palestinarrak.
Gazatarren Osasun Ministerioko iturrien arabera, Israelek blokeatzen du ere DNA probak egiteko beharrezkoa den edozein materialen sarrera.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.
Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko
"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.
2006tik Libanoko hegoaldean egin duen lurreko inbasio handiena prestatzen ari omen da Israel
"Helburua da lurralde horren kontrola bereganatzea, Hezbollahren indarrak iparraldera (mugatik urruti) eramatea eta herrixketako gune militarrak eta arma-biltegiak suntsitzea", esan du Axios atariak.
AEBk Bagdaden duen enbaxadari eraso diote
Drone batekin egindako erasoak kalte handiak egin ditu Irakeko hiriburuko erdigunean dagoen eraikinean, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarik izan den ala ez.
AEBk Kharg uhartea bonbardatu du, eta Iranek erantzun du Arabiar Emirerri Batuetan erasotzeko eskubide "legitimoa" duela
AEBk irandarren 90 bat base militar baino gehiago jo ditu uhartean. Teheranek estatubatuarren baseen aurkako erasoak egiten jarraitu du Persiar golkoko herrialdeetan, eta Israeli ere eraso dio.