Europako liderrek multilateralismoaren alde egin dute COP30en: "Gure erabakien eragina mundu osoan sentituko da"
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak salatu du banku handiek petrolio sektorea diruz laguntzen dutela eta Ukrainako gerrak erregai fosilen ustiaketa sustatu diuela.
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Gillermo Printzeak multilateralismoa defendatu dute COP30eko liderren goi-bileran egin dituzten hitzartzeetan. Goi-bilera hori Belemen (Brasil) ari dira egiten ostegunetik, ofizialki datorren astelehenean hasiko den arren.
Merzek Alemaniaren eta Europar Batasunaren (EB) helburu klimatikoak berretsi ditu gaur, ostirala, baina klima aldaketaren aurka borrokatzeko "ahalegin globala" ere eskatu du. Hala, adierazi du emisio maila handiak eta ekonomia indartsuak dituzten herrialdeek -Txinak eta Goldoko herrialdeek- nazio pobreenak finantzatzen lagundu beharko luketela.
Bestalde, Guillermo printzeak ostegunean gogorarazi zuenez "klima aldaketa ez da urruneko mehatxua", eta gaineratu zuenez “geure buruari galdetu behar diogu zer ondare utzi nahi dugun, gure erabakien eragina mundu osoan sentituko baita”.
Von der Leyenen ustez, Goi-bilera hau izan behar da berotze globalaren 1,5 ºC-ko muga ez gainditzeko helburua nazioarteko komunitatearen "eskura" mantenduko duena. "Europak norabideari eusten dio. Eta gure bazkideei gure babesa eskaintzen diegu gauza bera egin dezaten. Mundu osoak energia garbi baterako trantsizioaz baliatu beharko luke", nabarmendu du.
Luiz Inacio Lula da Silva goi-bileraren anfitrioi den Brasilgo presidenteak, banku handiak salatu ditu ostiral honetan, petrolio-sektorea diruz laguntzeagatik, eta erregai fosilekiko mendekotasuna gainditzeko plan bat eskatu du.
Ukrainako gerra ere aipatu du Lula, eta nabarmendu duikatz meategiak berriro irekitzea eragin duela gerrak. Kritikatu du, halaber, beroketa globalaren aurkako borrokan gastatu beharrean armetan gastatzeak, bere ustez, "apokalipsi klimatikorari bidea zolatzea" dakarrela.
Bere ustez, Lurrak jada ez du jasaten "erregai fosilen erabilera intentsiboan" oinarritutako garapen eredu bat, eta gogorarazi duenez, “Parisko Akordioa hartu zenetik, erregai fosilek energia matrize globalean duten parte hartzea % 83tik % 80ra baino ez da jaitsi”.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko ibilbide berriari buruzko akordioak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBen eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen, tartean bost adingabe, eta 52 Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.