Gobernu federala berriz irekitzeko akordioa lortu dute AEBko Senatuan, bost astez itxita egon ostean
Zortzi senatari demokratak errepublikanoekin bat egin dute neurria desblokeatzeko. Horri esker, 4.000 langile federal baino gehiago itzuliko dira lanera, eta Administrazioa finantzatuko dute 2026ko urtarrilera arte.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Senatuak akordioa lortu du Gobernu federala berriro martxan jartzeko, duela bost astetik itxita baitago. Neurriak aurrera egin du aldeko 60 botorekin eta kontrako 40rekin, gutxiengo demokratako zortzi senatarik errepulikanoen blokearekin bat egin baitute.
Dick Durbin (Illinois), Angus King (Maine), Catherine Cortez eta Jacky Rosen (Nevada), John Fetterman (Pennsylvania), Tim Kaine (Virginia), Jeanne Shaheen eta Maggie Hassan (New Hampshire) senatari demokratek babestu dute proposamena.
Proiektuaren bidez, eraikuntza militarra, beteranoentzako programak, Defentsa eta Nekazaritza departamentuak eta botere legegilea finantzatu ahal izango dira 2026ko irailaren 30era arte. Era berean, behin-behineko neurri bat ere jaso da, Administrazioaren gainerakoa datorren urteko urtarrilaren 30era arte martxan egon dadin eta itxialdian kaleratutako 4.000 langile federal baino gehiago lanera itzuli daitezen, The Hill AEBko hedabideak jakinarazi duenez.
Hori gauzatu baino lehen, proposamena Ordezkarien Ganberak onartu beharko du, eta Donald Trump presidenteari bidali, sinatu behar du eta. Bozketa egin baino ordu batzuk lehenago adierazi duenez, "itxieraren amaieratik oso gertu" zeudelakoan zegoen.
Gobernuaren blokeoak ondorio nabariak izan ditu herrialdeko ekonomian eta zerbitzu publikoetan. Hilaren hasieran amaitu ziren Nutrizio Laguntza Osagarriaren Programaren funtsak, eta milioika pertsona daude programa horren mende. Gainera, aire-kontrolatzaileen faltak milaka hegaldi bertan behera uztea eragin du, eta gobernuaren jardueren paralisiak, berriz, BPGaren hazkundea 2025eko laugarren hiruhilekoan murriztea, Kevin Hassent Etxe Zuriko Ekonomia Kontseilu Nazionaleko zuzendariaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da Kubara petrolioa daraman Errusiako itsasontzia
Donald Trump AEBko presidenteak igandean iradoki zuen blokeoa kendu behar zuela: “Biziraun beharko dute”.
Iranek salbuespenak egingo ditu Ormuzen, erasoa lurrez ere egin ala ez aztertzen dabil AEB, eta Israelek Libano hegoaldera tropa gehiago bidaliko ditu
Teheranek Ormuzko itsasartean zehar 20 petrolio-ontzi ibili daitezen ahalbidetuko du. AEBk tropak ugaritu ditu inguru horretan, eta lurreko erasoaldia etortzear egon daiteke.
Israelek galarazi egin dio patriarka latinoari Erramu eguneko meza ematea Jerusalemgo Hilobi Santuan, eta kritika oldea eragin du nazioartean
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelen duten enbaxadoreak ere Israelgo Gobernuari eman ohi dion babesa hautsi du eta ez zegoela erabaki hori hartzeko arrazoirik esan du. Italiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak eta Palestinako Agintaritzak gertatutakoa salatu dute.
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.