DOKUMENTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Batuek eta Errusiak gerra hotz nuklearra berpiztu dute: proba nuklearren helburuak eta arma nuklearrak dituzten herrialdeak

Trumpek bezala Putinek ere mehatxu nuklearra hauspotu dute, hiru hamarkada baino gehiagoko barealdiaren ondoren. Errusiak 1990. urtean egin zituen, azkenekoz, proba nuklearrak, eta Ameriketako Estatu Batuek, 1992an. 

Trump Putin bomba nuclear bonba nuklearra
Trump eta Putin. EITB

Badira 30 urte baino gehiago Ameriketako Estatu Batuek (AEB) luzamendu nuklearra ezarri zutela, baina litekeena da etenaldi hori azkenetan egotea. Izan ere, Donald Trump presidente estatubatuarrak proba nuklearrei “berehala” berriz ekiteko agindu dio Pentagonoari. Testuinguru horretan, Estatu Batuek entsegu nuklearrak hasten badituzte Errusiak gauza bera egingo duela aurreratu du Vladimir Putin presidenteak.

Estatu Batuek 1992an egin zituzten arma nuklearrekin azken probak, eta Sobietar Batasunak, berriz, 1990ean. Azken hori desegin zenean Errusiak bereganatu zuen armategi horren zatirik handiena. Hortaz, Errusia denetik ez du entsegu nuklearrik egin.

Zenbat entsegu nuklear egin dira orain arte?

1945eko uztailean abiatu zuen aro nuklearra AEBk, Alamogordo hirian (Mexiko Berria) bonba atomiko bat jaurtita. Urte bereko abuztuan, Hiroshima eta Nagasaki hirietara bota zituen. Ondoren, Japonia errenditu eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zen.

Sobietar Batasuna zenak 1949ko abuztuan jaurti zuen bere lehen lehergailu nuklearra. 1945etik 1996ra arte 2.000 proba nuklear baino gehiago egin ziren munduan, NBEk emandako datuen arabera: 1.032, AEBk; 715, Sobietar Batasunak; 210, Frantziak; 45, Erresuma Batuak; eta 45, Txinak.

Proba Nuklearrak Erabat Debekatzeko Ituna (CTBT) 1997an egin zenetik 10 entsegu nuklear egin dira soilik: bina, Indiak (1998)eta  Pakistanek (1998), eta Ipar Koreak, sei (2006-2017).

Ituna indarrean sartu ez bada ere, arma nuklearrak dituzten potentzia handi guztiek (AEB, Txina, Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia) errespetatu egin dute etenaldi nuklearra, orain arte. Hori izan da, hain zuzen ere, Proba Nuklearrak Erabat Debekatzeko Itunaren lorpena.

Proba nuklearrak: Zein dira helburuak?

Batetik, informazioa eskuratzea eta, bestetik, seinale bat bidaltzea.

Aipaturiko entseguak baliagarriak dira arma nuklearren potentziala eta eraginkortasuna frogatzen duten ebidentziak lortzeko.

Halaber, gainerako potentzia nuklearren aurrean indar erakustaldiak egiteko ere erabili izan ohi da.

buru nuklearrak dituzte herrialdeen mapa

Buru nuklearrak dituzten herrialdeak

Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Frantzia, Erresuma Batua, India, Pakistan, Israel eta Ipar Korea dira buru nuklearrak dituzten herrialdeak.

Herrialde bakoitzak zenbat dituen ezagutzen ez bada ere, Amerikako Zientzialarien Federazioaren arabera, Errusiak 5.459 ditu, eta Estatu Batuek, 5.177

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X