Krisia BBCn: Zer gertatu da eta zein dira hurrengo pausoak?
Tim Davie Erresuma Batuko irrati-telebista publikoaren zuzendari nagusiak eta Deborah Turness albistegien zuzendariak dimisioa eman dute, Trumpen hitzaldi baten manipulatutako bertsioa emititzeagatik.
BBC Erresuma Batuko irrati-telebista publikoa azken urteetako krisirik handiena bizitzen ari da egunotan, Tim Davie BBCren zuzendari nagusiak eta Deborah Turness albistegien zuzendariak dimisioa eman baitute, Trumpen hitzaldi baten manipulatutako emititzeagatik.
The Daily Telegraph egunkariak argitaratutako barne dokumentu batzuen arabera, aipaturiko dokumentalak ikus-entzuleak engainatu ahal izan zituen, Trumpen hitzaldi bat manipulatu eta 2021eko urtarrilaren 6ko Kapitolioko erasoa bultzatu zuela iradokita.
2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioaren erasoa gertatu aurreko orduetan hau esan zuen Trumpek: "Kapitolioraino joango gara eta gure senatari eta biltzarkide ausartak animatuko ditugu, eta ziurrenik ez ditugu horietako batzuk asko animatuko". Dokumentalean, berriz, hau zioen: "Goazen Kapitolioraino... eta han egongo naiz zuekin... eta borroka egingo dugu".
BBCren barkamena
Parlamentu britainiarreko Kultura, Komunikabide eta Kirol Batzordeari bidalitako gutun batean, Samir Shah BBCren presidenteak barkamena eskatu du eta onartu du dokumentalaren edizioan "irizpide akatsak" egon direla.
Adierazi duenez, edizioaren helburua zen "audientziak hobeto ulertzea Trump presidentearen aldekoek haren mezua nola jaso zuten eta une horretan zer gertatzen ari zen".
Trumpen mehatxua
Trumpek 1.000 milioi dolarreko demanda jartzearekin mehatxu egin dio BBCri, baldin eta haren aurkako “adierazpen iraingarriak" atzera botatzen ez baditu.
Presidente estatubatuarrak "dokumentala berehala, osorik eta modu justuan zuzentzea” eta engainagarritzat jotzen diren adierazpen batzuk atzera botatzea nahi du, "jatorrizko" hitzak errespetatuz. Halaber, "berehala barkamena” eskatzea eta “egindako kaltearengatik konpentsazio egokia ematea" ere eskatu du.
Eta, orain, zer?
BBCko Administrazio Kontseiluak (14 kide ditu: 10 kide ez exekutibo eta lau kide exekutibo) aukeratuko du hurrengo zuzendari nagusia.
Tim Davie ordezkatzeko hautagaien artean Charlotte Moore dago, BBCko Edukien zuzendari izandakoa. Gaur egun, Left Bank Pictures ekoiztetxeko zuzendari nagusia eta Sony Pictures Televisioneko goi karguduna.
Halaber, hautagaien artean daude Jay Hunt, Alex Mahon, Carolyn McCall eta Jane Turton ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek lege bat onartu du palestinarrei heriotza-zigorra ezartzeko
Israelgo Parlamentuak onartutako lege-erreformak heriotza-zigorra ezartzen die hilketa terroristaren errudunei, baina giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute praktikan palestinarrei bakarrik aplikatuko zaiela.
NASAk "Artemis II" misioaren atzerako kontaketa abiatu du, eta jaurtiketarako "bikain" dagoela esan du
50 urteren ondoren, astronautak ilargiaren orbitara itzultzea du helburu misioak, eta dena prest dute biharko jaurtiketarako.
Hiru kasko urdin hil dira Libanon, Iranen aurkako gerrak 32 egun bete dituenean
Nazio Batuen Erakundeko Libanoko Bitarteko Indarreko (FINUL) bi militar indonesiar hil dira astelehen honetan Marjaayounen, Libano hegoaldean, jaurtigai batek haien autoaren kontra jota. Igandean beste kasko urdin indonesiar bat hil zen, egile ezezaguneko beste eraso batean, FINULen arabera.
Iritsi da Kubara petrolioa daraman Errusiako itsasontzia
Donald Trump AEBko presidenteak igandean iradoki zuen blokeoa kendu behar zuela: “Biziraun beharko dute”.
Iranek salbuespenak egingo ditu Ormuzen, erasoa lurrez ere egin ala ez aztertzen dabil AEB, eta Israelek Libano hegoaldera tropa gehiago bidaliko ditu
Teheranek Ormuzko itsasartean zehar 20 petrolio-ontzi ibili daitezen ahalbidetuko du. AEBk tropak ugaritu ditu inguru horretan, eta lurreko erasoaldia etortzear egon daiteke.
Israelek galarazi egin dio patriarka latinoari Erramu eguneko meza ematea Jerusalemgo Hilobi Santuan, eta kritika oldea eragin du nazioartean
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Israelen duten enbaxadoreak ere Israelgo Gobernuari eman ohi dion babesa hautsi du eta ez zegoela erabaki hori hartzeko arrazoirik esan du. Italiak, Frantziak, Portugalek, Poloniak eta Palestinako Agintaritzak gertatutakoa salatu dute.
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.