10. URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

David Bataclanen bahituta eduki zuten: “Minutu oro oroitzen dut gertatutakoa, tenperatura, usainak, armak…”

Iragarkia
Xabier Ormazabal entrevista a david fritz victima atentado Bataclan
18:00 - 20:00

David Fritz bi ordu eta erdiz egon zen bahituta Bataclan aretoan. Argazkia: EITB

Eraso jihadista batean, 132 pertsona hil ziren Parisen, 2015eko azaroaren 13an; gehienak, Bataclan aretoan. 10. urteurrena da, eta biziraun zuen David Fritz elkarrizketatu du EITBk. 10 lagunekin batera bahitu zuten, bi ordu eta erdiz. Haren aurrean jendea hil zuten. Bizipen hark traumak utzi dizkio, eta memorian iltzatuta ditu ikusitakoen irudiak. Terapia gisa, bi liburu idatzi ditu ordutik. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X