EBk erabaki du 2027rako Errusiako gas naturala inportatzeari uztea
Hungariak eta Eslovakiak iragarri dute plana Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramango dutela.
Europar Batasuneko Kontseiluko eta Europako Parlamentuko negoziatzaileek asteazken honetan adostu dutenez, EBk behin betiko utziko dio, 2027ko irailaren amaierarako, Errusiako gas naturala inportatzeari. Gainera, gauza bera egingo du, pixkanaka-pixkanaka, petrolio-inportazioekin; helburua da inportazio horiek ere urte horretako amaierarako etetea.
Gas natural likidotua (GNL) inportatzeari, beranduenez, 2026ko abenduaren 31n utziko diote, eta gasbidez garraiatutako gasa, berriz, beranduenez, 2027ko azaroaren 1ean, Europako Parlamentuak ohar bidez adierazi duenez.
Zehazki, erregulazioa indarrean sartu eta sei astera, bi gas-mota horiek inportatzea debekatuko da, baina lehendik dauden kontratuetarako trantsizio-aldi bat hasiko da: 2026ko apirilera (GLN) eta ekainera (gasbidea) arte 2025eko ekaina baino lehen itxitako epe laburreko hornidura-akordioetarako, eta 2027ko urtarrilaren 1era arte, epe luzeko gas natural likidotuko kontratuetarako.
Hungariak, bereziki, presio egin dio Batzordeari Errusiako petrolioaren erosketei eusteko, segurtasun energetikoaren alde eginez, eta adierazi du plana Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramango duela, Eslovakiarekin koordinatuta.
Bruselak legegintza-proposamen bat aurkeztuko du datorren urtearen hasieran.
"Aro berri baten egunsentia da, Europak Errusiarekiko independentzia energetiko osoaren aroa", ospatu du Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak prentsari egindako adierazpen batean.
Gobernu komunitarioko buruaren arabera, GNL eta gasbideko gas errusiarraren inportazioak % 45etik % 13ra jaitsi dira Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik; petrolioa, % 26tik % 2ra; eta ikatza, % 51tik zerora.
Von der Leyenek adierazi duenez, Europar Batasunaren independentzia energetikoa sustatzeaz gain, Errusiako erregai fosilak erosteari uzteak Moskuk gerra egiteko erabiltzen dituen diru-sarrerak murrizten ditu.
"Gerraren hasieran, hilean 12.000 milioi euro ordaintzen genizkion Errusiari erregai fosilen truke. 1.500 milioira jaitsi gara, eta oraindik asko da. Helburua zerora jaistea da", esan du alemaniarrak.
Europako Batzordeak azaldu duenez, EBko herrialdeek, beranduenez, 2026ko martxoaren 1ean aurkeztu beharko dituzte "dibertsifikaziorako plan nazionalak, gas eta petrolio hornidurak dibertsifikatzeko neurriak deskribatzen dituztenak", eta erregelamendua indarrean sartu eta hurrengo asteetan Batzordeari jakinarazi beharko diote Errusiako gasa hornitzeko kontratuak edo indarrean dauden legezko debeku nazionalak dituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, Las Vegasen (Nevada) lehen graduko hilketa leporatuta, 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.
Islandiak uko egin dio EBn sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 100 zenbatuta, ezezkoa (% 52,8) nagusitu da baiezkoak (% 47,2) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan. Emaitzak zabaldu ostean, lehen ministroak adierazi du ez duela aurrera egingo EBn sartzeko negoziazioetan.
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da Zipren
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da igande honetan Zipreko iparraldeko kostaldean, Kireniatik gertu. Agintarien arabera, 159 pertsona erreskatatu dituzte orain arte, eta egoera larria dela gaineratu dute.