Federica Mogherini EBko diplomaziaburu ohia inputatu dute, kontratazio publikoan iruzurra eta ustelkeria leporatuta
Europako Batzordearen presidenteorde izandakoa eta gaur egun Europako Elkargoko egungo errektorea dena atxilotu dute, beste bi pertsonarekin batera. Europar Batasunak gazte diplomatikoentzat finantzatutako formakuntza programa batekin lotuta iruzurra egitea leporatu diote.
Federica Mogherini Europar Batasuneko diplomaziaburu izandakoa inputatu egin dute diru-iruzurra eta ustelkeria delituak leporatuta, atzo atxilotutako beste bi pertsonarekin batera. Ikerketak zerikusia du Europar Batasunak finantzatutako formakuntza programa batekin.
EPPO Iruzurraren aurkako Europako Fiskaltzak asteazken honetan ohar bidez jakinarazi duenez, atzo atxilotutako hiru pertsonak aske gelditu dira, ihes egiteko arriskurik ez dagoelakoan.
Atzo, Mogherini eta beste bi kargudun atxilotu zituzten Europar Batasunak gazte diplomatikoentzat finantzatutako formakuntza programa batean iruzurra egin dutelakoan. Italiar politikaria EBko Atzerri gaietarako goi ordezkaria izan zen 2014tik 2019ra bitartean, Josep Borrell kataluniarraren aurretik. Gaur egun, Europako Kolegioko errektorea da.
Europako Fiskaltzak atxiloketak eta miaketak iragarri zituen atzo Brujasko (Belgika) Europako Kolegioan eta Bruselako Atzerri Gaietarako Europako Zerbitzuan. Dena den, ez zuen atxilotuen identitatearen inguruko informaziorik eman.
Belgikako Le Soir egunkariaren arabera, beste bi atxilotuak Stefano Sannino diplomatiko italiarra (Atzerri Gaietarako Europako Zerbitzuko idazkari ohia) eta Europako Kolegioko kide bat dira.
Anitta Hipper EBko Atzerri zerbitzuaren bozeramaileak, atzo, prentsaurrekoan, baieztatu egin zuen miaketak egin ditutela, eta ikerketak aurreko agintaldiarekin (Josep Borrell) zerikusia zuela argitu zuen. "Ezin dugu informazio gehiago eman, ikerketa fasean gaudelako", gaineratu zuen.
Europako Fiskaltza ikertzen ari da Europar Batasunak finantzatutako eta diplomatiko gazteak hezteko bederatzi hilabeteko formakuntza programa batean ustez egondako irregulartasunak. 2021-2022 ikasturtean Europako Kolegioari esleitu zioten formazioaren ardura, eta Europako Fiskaltzak jakin nahi du Europako Kolegioak lizitazio irizpideak ofizialki argitaratu aurretik ezagutzen ote zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.
Islandiak uko egin dio EBn sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 100 zenbatuta, ezezkoa (% 52,8) nagusitu da baiezkoak (% 47,2) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan. Emaitzak zabaldu ostean, lehen ministroak adierazi du ez duela aurrera egingo EBn sartzeko negoziazioetan.
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da Zipren
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da igande honetan Zipreko iparraldeko kostaldean, Kireniatik gertu. Agintarien arabera, 159 pertsona erreskatatu dituzte orain arte, eta egoera larria dela gaineratu dute.
Roman aireratu da, Hubble baino ehun aldiz ikuseremu handiagoa duen NASAren teleskopioa
NASA AEBko espazio agentziaren Nancy Grace Roman teleskopioa, inoizko teleskopio panoramiko handiena, SpaceX konpainiaren Falcon Heavy kohete batean aireratu dute igande honetan. Unibertsoa esploratuko du energia ilunari, exoplanetei eta astrofisika infragorriari buruzko erantzunak bilatzeko.
Hilabete bete da Ceutan 80.000 migratzaile sartu zirenetik
Uztaileko azken bi egunetan 80.000 migratzaile inguru igaro ziren Marokotik Ceutara, eta haietatik 5.000 eta 9.000 artean daude oraindik bertan.
Delcy Rodriguezek argitu du AEBrekin egindako petrolio ituna 25 urterako dela, eta bere baliabideen gaineko subiranotasunari eusten diola
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak iragarri duenez, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuarekin sinatutako petrolio akordioak 25 urteko iraupena izango du, Caracasek "bere baliabide naturalen gaineko subiranotasunari eutsiko dio", eta 200.000 milioi euro inguruko irabaziak izango ditu.