Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donald Trump, Europako agintariei buruz: "Ahulak direla uste dut, ez dakite zer egin"

Elkarrizketa egin diote AEBko presidenteari Politico hedabide espezializatuan, eta aho-bizarrik gabe hitz egin du. Ukrainako gerrari buruz, Zelenskik "esnatu" egin beharko duela uste du.

Donald-Trump-efe

Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Donald Trump AEBko presidenteak Europar Batasuna (EB) pertsona "ahulek" gidatutako "gainbeheran" dauden herrialdeen taldea dela esan du, Politico hedabide espezializatuan eman duen elkarrizketa batean. "Ahulak direla uste dut. Baina politikoki hain zuzenak izan nahi dute, ezen ez dakite zer egin ere. Europak ez daki zer egin", adierazi du Trumpek Europako buruzagien gainean.

Ukrainako gerrari dagokionez, AEBko agintariaren esanetan, Europako liderrek "hitz egiten dute, baina, egin, ez dute ezer egiten", eta bitartean "gerrak jarraitu egiten du". AEBko presidentearen iritziz, "Europa ez da lan ona egiten ari, alderdi askotan".

Bestalde, Trumpek Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen aurka ere egin du. "Esnatu eta gauzak onartzen hasi" beharko duela esan du. Agintari estatubatuarra haserre agertu da ukrainarrarekin; haren ustez, "ez du irakurri ere egin" gerrari amaiera emateko egindako azken proposamena.

Zelenski Erresuma Batuko, Frantziako eta Alemaniako buruzagiekin bildu zen astelehen honetan Londresen, eta Europako kideek gerrari irtenbidea aurkitzeko "jarrera bateratua" dutela adierazi zuen. Ukrainako presidenteak azpimarratu zuen Ukrainak ez diola Errusiari lurralderik emango. Astearte honetan bertan beste bake plan bat aurkeztea espero du.

Politico hedabideak egindako elkarrizketan, Trumpek adierazi du Ukrainak hauteskundeak lehenbailehen egitea nahi duela. "Uste dut hauteskundeak egiteko unea dela. Hauteskundeak egitea saihesteko gerra erabiltzen ari dira aitzakia gisa, baina uste dut Ukrainako herriak aukera hori izan beharko lukeela. Agian Zelenskik irabaziko luke. Ez dakit", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X