Adierazpen-askatasunak okerrera egin du munduan: % 10, 2012tik
Lehen Mundu Gerran edo Gerra Hotzaren unerik txarrenean izandako beherakadaren pareko da azken urteotakoa. 2022-2025 epean, 185 kazetarik galdu dute bizia, aurreko lau urteetan baino % 67 gehiago.
Kazetari bat, Gazan. Argazkia: Unesco
Adierazpen-askatasunaren egoera kaskartu egin da munduan. Azken hamarkada pasatxoan (2012-2024), % 10 egin du behera hura neurtzen duen indizeak. Beherakada hori Lehen Mundu Gerran, Bigarren Mundu Gerraren atarian edota Gerra Hotzaren garairik okerrean erregistratutakoaren pareko da, Unesco Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Erakundearen txosten baten arabera.
Adierazpen-askatasunaren indizea hainbat faktore kontuan hartuta kalkulatzen da, hala nola zentsura, kazetariei egindako jazarpena eta arlo akademiko eta kulturalean dagoen adierazpen-askatasuna. Beherakada nabarmena izan da 2020tik, baina 2022az geroztik modu kezkagarrian ari da jaisten.
Unescok gaur kaleratu du adierazpen-askatasunaren egoerari buruzko txostena, "Nazioarteko joerak kazetaritzan: mundu baketsu bat eraikitzen 2022/2025" izenburupean. Azterlanean joera kezkagarriak atzeman ditu: autozentsurak gora egin du, botere judizial eta legegilea ahuldu dira, herritarren konfiantzak ere behera egin du, eta, polarizazioak, berriz, gora.
Bada kezkatzeko beste arrazoirik, Unescoren arabera. "Berdintasunean atzera egin dugu, eta kazetariekien, zientzialarien eta ikertzaileen kontrako jazarpena handitu egin da". Gainera, teknologia-konpainia erraldoien nagusitasunak "gorroto mezuak eta desinformazioa" hauspotu ditu.
Hala, "presio politiko, sozial eta komertzialek hedabideen askatasuna eta pluraltasuna murriztu dute". Honi guztiari adimen artifizialaren ondorioak batu behar zaizkio, komunikabide tradizionalen krisia areagotu baita horren kariaz.
Ia 100 kazetari hil dituzte 2025ean
Unescoren arabera, garai zaila da kazetarientzat, presioa eta mehatxu fisikoak hazi baitira, batez ere gatazka-guneetan.
2025ean, 91 kazetarik galdu zuten bizia, eta % 41 erail zituzten. Inpunitateak, gainera, handia izaten jarraitzen du. Izan ere, Unescoren arabera, hilketa horien erantzuleen % 85ek ez dute zigorrik jaso.
Autozentsurak ere gora egin du, % 5 urterik urte, eta 2012-2024 aldian, % 63 hazi da. Kazetariek erreparoak dituzte gai gatazkatsuak argitaratzeko, errepresalien beldur.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.