Bi pertsona hil dira euriteen ondorioz Gazan, eta ur azpian geratu dira desplazatu askoren dendak
Bestalde, su-etena berez indarrean dagoen arren, laguntza humanitarioaren %41 bakarrik sartzen uztea leporatu dio Gazako Gobernuak Israeli. AEBra bidean da jada Netanyahu, astelehenean Donald Trumpekin biltzeko.
Negu gogorra izaten ari da Gazako Zerrendan eta 30 urteko emakume bat eta zazpi urteko haur bat hil dira azken orduetan, eurite gogorren ondorioz.
Gazako Defentsa Zibileko erreskate taldeek jakitera eman dutenez, ekaitz bortitzek harresi bat bota zuten eta emakumea zein haurra putzu batera erori ziren horren ondorioz. Bertan ito ziren biak, eta desplazatuen dozenaka kanpin-denda urpean geratu ziren.
Defentsa Zibileko taldeak lanean aritu dira azken orduetan uholdeek harrapatu dituzten kanpin-dendetan bizi zirenei laguntzen. Milaka lagun bizi dira horrelako dendetan Zerrenda osoan, Israelek haien etxeak suntsitu ondoren.
Euriagatik lokatzetan harrapatuta geratu zen Ilargi Erdi Gorriko ibilgailu bat ere erreskatatu behar izan dute Defentsa Zibileko langileek eta alerta gorenean jarraitzen dutela adierazi dute, eurite bortitzak espero baitira bai igandean baita astelehean ere.
Gazako Gobernuak dio adostutako laguntzaren % 41 baino ez dela sartzen, eta Israelek dio ez dela horrela
Bestalde, Gazako Gobernuak herritarrak "astiro hiltzen" aritzea leporatu dio Israeli su-etenak jada 80 egun egin dituen arren, agindutako laguntza humanitarioaren % 41 bakarrik sartzen utzi duelako. Israelgo agintarien arabera, berriz, su-etenean adostutako kamioi guztiei utzi diete sartzen.
Gazatarrek adierazi dutenez, 80 egunetan 19.764 laguntza-kamioi baino ez dira sartu, sartu behar ziren 48.000 kamioietatik ( % 41), "250 inguru egunean, batez beste, 600 sartu behar zirenean", diote. "Horrek elikagaien, sendagaien, uraren eta erregaiaren etengabeko eskasia larria eragin du, eta Gazako Zerrendako krisi humanitario katastrofikoa larriagotu du", adierazi dute.
Gainera, urriaren 10ean su-etena indarrean sartu zenetik Israelgo indarrek 418 palestinar hil eta beste 1.141 zauritu dituztela salatu dute, "akordioaren urraketa larriak eta sistematikoak" eginez.
Laguntza humanitarioko kide bat Aita Noelez jantzita, jana batzen, Jan Junisen, Gazan. Argazkia: EFE
Erasoak Zisjordanian
Bitartean, Zisjordania okupatuaren iparraldean, indar israeldarrek 50 pertsona atxilotu zituzten atzo eta horietatik 47 geroago askatu (aita bat eta haren bi semeak izan ezik), 50 etxe erasotu eta eskola bat okupatu zuten Qabatiya hirian egindako erasoaldian, gizon israeldar baten eta nerabe baten erahilketaren ondoren.
Wafa agentzia palestinar ofizialak jakitera eman duenez, Israelgo Armadak hirirako sarbideak itxi eta etxeratze agindu osoa ezarri zuen ostiral gauetik igande goizaldera arte.
Bestalde, kolono israeldarrek lur orotako ibilgailu bat kiskali dute igande goizaldean Huwara herrian, Nablus hiri palestinarraren hegoaldean, eta mezu arrazistak idatzi dituzte. Beste ibilgailu bati ere su ematen saiatu dira, baina bertakoek esku hartu eta erretzea saihestu dute.
Garai beretsuan, Belen mendebaldean (Zisjordaniako lurralde palestinar okupatuan baita ere), kolono israeldar talde batek beste ibilgailu bat erre du Jabaa herrixkan.
Mota horretako eraso bortitzak gero eta ohikoagoak bihurtu dira Zisjordanian, eta hedatzen ari diren legez kanpoko kolonien inguruko dozenaka herrixka palestinar partzialki edo erabat abandonatu dituzte 2023ko urriaren 7tik.
Poliziak zein justizia erakundeek ez dutela gauza handirik egiten kolonoen indarkeriaren aurrean salatu izan da behin baino gehiagotan. Kolonoek, gainera, estatuaren dirulaguntzak eta ur eta argindar zerbitzuak jasotzen dituzte lurralde okupatuetara lekualdatzen badira.
Netanyahu AEBra bidean da bihar Donald Trumpekin biltzeko
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa AEBra bidean da, bihar Floridan, Donald Trump AEBko presidentearekin biltzeko, bere bulegoko bozeramaileek zabaldu dutenez.
Buruzagi errepublikarra urtarrileanEtxe Zurira itzuli zenetik biltzen diren bosgarren aldia izango da, eta, agenda publikoa ez bada ere, Gazako su-etenaren bigarren faserantz aurrera egitea eta Iran eta Hizbularen mehatxua hizpide izatea espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.