Machadoren hitzetan, "iritsi da askatasunaren ordua Venezuelarentzat"
"Madurok irteera negoziatu bat onartzeari uko egin ostean, AEBko Gobernuak legea betearazteko promesa bete du. Herriaren subiranotasuna eta subiranotasun nazionala gure herrialdean nagusi izateko ordua da", nabarmendu du.
Maria Corina Machado Venezuelako oposizioaren buru eta Bakearen Nobel saridunak pozez hartu du Maduroren atxiloketa, eta "askatasunaren ordua" heldu dela azpimarratu du. "Madurok irteera negoziatu bat onartzeari uko egin ostean, AEBko Gobernuak legea betearazteko promesa bete du. Herriaren subiranotasuna eta subiranotasun nazionala gure herrialdean nagusi izateko ordua da", nabarmendu du.
"Ordena berrezarri, preso politikoak aske utzi eta aparteko herrialde bat eraikiko" duela hitzeman du Machadok, eta Venezuelan daudenei "prest" egoteko deia egin die. "Laster sare sozialen bidez jakinaraziko dizuegu zertarako", azaldu du bestelako azalpenik eman gabe.
"Madurok, gaurtik aurrera, nazioarteko justiziari egin beharko dio aurre, Venezuelako herritarren aurka egindako krimen izugarriengatik". "Bizitzen ari garen une hau trantsizio prozesu baten hasiera da", esan du, horri buruzko eperik zehaztu ez badu ere.
"Herritarren ordua da, uztailaren 28ko demokraziagatik dena arriskatu genuen guztion momentua, Edmundo Gonzalez Urrutia presidente hautatu genuen guztiona. Hari dagokio orain lehenbailehen herrialdearen agintea hartzea", adierazi du.
Machadoren hitzen berri jaso ostean, Edmundo Gonzalezek mezu bat argitaratu du X sare sozialean, ziurtatzeko "Venezuela berreraikitzeko prest" daudela.
Nor dago une honetan agintean?
Delcy Rodriguez presidenteordea da, berez, Maduroren ordezkoa. Trump presidenteak adierazi duenez, Marco Rubiok dagoeneko hitz egin du berarekin "eta edozertarako prest agertu da", "ez du beste aukerarik", gaineratu du Trumpek.
Ez du Edmundo Gonzalezen aipamenik egin bere agerraldian, baina Maria Corina Machadori buruz, "emakume atsegina da, baina ez du herritarren errespetua" esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramounten eskaintza berriaren ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berberak eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.