AEB-K VENEZUELARI ERASO

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek dio AEBren esku geratu dela Venezuela Maduroren "ordezko egoki bat" aurkitu arte

"Herrialde hori zuzenduko dugu trantsizio segurua, egokia eta zentzuzkoa egin bitartean. Hau da, ez dugu nahi Maduro edozeinek ordezkatzea eta azken urteetan izan dugun egoera errepikatzea", esan du Floridan duen egoitzatik emandako prentsaurrekoan.

aeb presidentea

Donald Trump AEBko presidentea, prentsaurrekoan. 

AEBko presidente Donald Trumpek larunbat honetan adierazi duenez, AEBk Venezuelaren kontrola hartuko du "trantsizio segurua eta egokia" izan arte.

"Herrialde hori zuzenduko dugu trantsizio segurua, egokia eta zentzuzkoa izan bitartean. Hau da, ez dugu nahi Maduro edozeinek ordezkatzea eta azken urteetan izan dugun egoera errepikatzea", esan du Floridan duen egoitzatik emandako prentsaurrekoan.

Trumpek ez du zehaztu nola gobernatu nahi duen Venezuelan, ezta zenbat denboraz ere, baina "Venezuelako herri handiarentzat bakea, askatasuna eta justizia" nahi dituela adierazi du.

Halaber, AEBko petrolio enpresak Venezuelara iritsiko direla eta bertan "milaka milioi dolar" xahutuko dituztela esan du, "oso kaltetuta dagoen petrolio azpiegitura konpondu eta herrialdearentzat dirua irabazten hasteko".

Fox News telebista-katean egin dioten elkarrizketan, bestalde, Trumpek adierazi du Venezuelako oposizioko buru Maria Corina Machado Nobel saridunak boterea hartzeko aukera aztertuko duela.

Handik ordu batzutara, ordea, iritzi dio "oso zaila" litzatekeela Machadorentzat kontrola hartzea, "ez baitu herrialdearen babesik".

Aurrekaririk gabeko operazio honetan, AEBko indarrak Venezuelan sartu dira, eta Nicolas Maduro presidentea eta haren emazte Cilia Flores atxilotu dituzte. New Yorkera eraman dituzte gero, han narkotrafikoagatik epai ditzaten.

"Maduroren atxiloketa abisu bat da"

Trumpek ziurtatu duenez, Maduroren aurkako operazio militarrarekin beste zenbait herrialderi ari dira abisu ematen, "AEBk duen nagusitasuna berriro zalantzan jar ez ditzaten".

Zehazki, Kolonbiako agintari Gustavo Petrori ohartarazi dio tentuz ibil dadila, "kokaina laborategiak dituelako".

Trumpek Maduroren argazki bat argitaratu du 

Donald Trumpek Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen argazki bat argitaratu du. Eskuburdinak jarrita eta begiak eta belarriak estalita dituela ageri da AEBko Armadaren ontzi batean, Kariben.

nicolas maduro atxilotuta detenido

Trumpen segurtasun taldeak hartuko du Venezuelaren kontrola

Nicolas Maduro atxilotu ostean, Venezuela bere gobernuak zuzenduko duela eta trantsizio prozesuaren buruak bere segurtasun taldeko kideak izango direla adierazi du Trumpek, "Marco Rubio Estatu idazkaria barne". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X