AEBk Venezuelan egindako erasoa izango du hizpide gaur NBEko Segurtasun Kontseiluak
Kolonbiak bultzatu du premiazko bilera horren deialdia, eta Errusiak eta Txinak ofizialki babestu dute proposamena. Bakeari eta nazioarteko segurtasunari egindako mehatxuei buruzko eztabaida gisa sailkatu dute 10:00etan (15:00ak GMT) hasiko den hitzordua.
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du astelehen honetan, AEBk Venezuelaren aurka egindako erasoaz eta Nicolas Maduro presidentearen eta Cilia Flores emaztearen atxiloketaz eztabaidatzeko.
Kolonbiak bultzatu du premiazko bilera horren deialdia, eta Errusiak eta Txinak ofizialki babestu dute proposamena. Bakeari eta nazioarteko segurtasunari egindako mehatxuei buruzko eztabaida gisa sailkatu dute hitzordua.
10:00etan (15:00ak GMT) ekingo diote bilerari, Kontseiluaren txandakako Presidentetzak —urtarrilean Somaliari dagokio— deialdiari oniritzia eman baitio.
Venezuelako Gobernuak berak Segurtasun Kontseiluaren batzarra eskatu zuen erasoa hasi eta gutxira. Hainbat azpiegitura zibil eta militar txikitu eta dozenaka venezuelar hil zituzten bertan.
"Gerra kolonial honen helburua gure herriak libreki aukeratu duen gobernu errepublikanoa suntsitzea da, eta gure baliabideak, munduko petrolio erreserba handienak barne, arpilatuko dituen gobernu bat inposatzea", esan zion idatziz Venezuelak NBEn duen enbaxadore Samuel Moncadak Segurtasun Kontseiluari.
Bestalde, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiaren bozeramaile batek esan du ekintza militarra "aurrekari arriskutsua" dela.
Donald Trump AEBko presidenteak berak larunbatean bertan baieztatu zuen soldadu estatubatuarrek "eskala handiko eraso arrakastatsua" egin zutela Venezuelan, eta Maduro eta Flores "harrapatu" eta herrialdetik atera zituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramountek beste eskaintza bat egin ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berbera eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.