NBEren ustez, AEBk Venezuelan egindako esku-hartzeak ez du Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzen
New Yorken egiten ari diren premiazko bileran, Guterresek eskatu du gatazka zabaltzea saihesteko. Alabaina, AEBk ukatu egin du Venezuelan okupaziorik egin izana: "ez gaude gerran, ez dugu herrialderik okupatu".
Nazio Batuen Erakundeak astelehen honetan ohartarazi duenez, AEBk Venezuelan egin duen esku-hartze militarrak eta Nicolas Maduro presidentearen eta haren emazte Cilia Floresen atxiloketek Nazioarteko Zuzenbidea urratzen dute eta ez dituzte Nazio Batuen Gutunaren printzipioak errespetatzen.
NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egin du astelehen honetan, Kolonbiak eskatuta eta Errusia eta Txina kide iraunkorrek ofizialki babestuta.
Bertan, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ezinbestekoa da herrialde guztiek Nazioarteko Zuzenbidea erabat errespetatzea, Nazio Batuen Gutuna barne, nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko oinarri baitira". Adierazpen horretan Guterresek adierazi duenez, "Nazioarteko Zuzenbidearen arauak ez dira errespetatu urtarrilaren 3ko ekintza militarrean".
Venezuelan dagoen egoera "nahasi eta konplexuaren aurrean", NBEk berretsi du Nazioarteko Zuzenbideak badituela tresnak "legez kanpoko trafikoa eta estupefazienteak, baliabideei buruzko eztabaidak eta giza eskubideen inguruko kezkak bezalako gaiak jorratzeko".
Halaber, Venezuelako eragileei "elkarrizketa inklusibo eta demokratiko batean" parte hartzeko eskatu die, "gizarteko sektore guztien artean etorkizuna erabaki ahal izateko".
AEBk okupazioa ukatu du
Bestalde, AEBk ukatu egin du "Venezuelaren aurka" gerran egotea, eta baztertu egin du Maduroren atxiloketak eta trantsizio politiko bat egon arte herrialdea gobernatzeko erabakia okupazioa direnik.
Donald Trump presidenteak kazetariei adierazi die Venezuela AEBren "ardurapean" dagoela une hauetan, eta "bertako petrolioa eta beste gauza batzuk behar" dituztela. Alabaina, NBEko bileran Mike Waltz enbaxadoreak adierazi du ez dagoela Venezuelaren eta bertako herritarren aurkako gerrarik: "Ez gara herrialde bat ere okupatzen ari".
Nicolas Madurori erreferentzia eginez, Waltzek defendatu du AEBko indarrek "narkotrafikatzaile bat" atxilotu zutela, eta epaitegiek epaituko dutela "azken 15 urteetan AEBko herriaren aurka egindako delituengatik". Halaber, Trump presidenteak Madurori bide diplomatikotik "irteera ugari" eskaini zizkiola adierazi du.
Hainbat herrialdek egindako kritiken aurrean, AEBko enbaxadoreak honako hau adierazi du: "NBEk eta kontseilu honetan bildutako estatuek legitimitatea ematen badiote legez kanpoko narkoterrorista bati, eta demokratikoki aukeratutako presidente edo estatuburu bati ematen zaion tratu bera ematen badiote, zer nolako erakundea da hau?"
Venezuelak Maduro askatzeko aldarrikatu du
Kolonbiako, Errusiako eta Txinako ordezkariek larunbateko operazioa gaitzetsi dute haien hitzaldietan eta Venezuelaren "subiranotasuna zapaldu" dela adierazi du.
Bestalde, Samuel Moncada Venezuelako enbaxadoreak ohartarazi du Nazioarteko Zuzenbidearen sinesgarritasuna eta NBEren Segurtasun Kontseiluaren agintea "kolokan" geratuko direla erasoa gaitzesten ez badute. "Estatuburu baten bahiketa, herrialde subirano baten bonbardaketa eta ekintza armatu berrien mehatxu irekia onartzen edo erlatibizatzen badira, munduari bidaltzen zaion mezua suntsitzailea da", argudiatu du.
Kontseiluari eskatu dio AEBko Gobernuari "agindu" diezaiola Nicolas Maduro presidentearen eta Cilia Flores lehen damaren immunitateak erabat errespetatzeko, berehala askatzeko eta Venezuelara modu seguruan itzultzea ziurtatzeko".
Azkenik, "gertaeren larritasuna gorabehera", Venezuelak eta bere erakundeek normaltasunez funtzionatzen jarraitzen dutela azpimarratu du Venezuelako ordezkariak. "Konstituzio-ordena gorde egin da, eta Estatuak bere lurralde osoa kontrolatzen du".
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramounten eskaintza berriaren ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berberak eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.