Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petrok Trumpen "mehatxuak" gaitzetsi eta "aberriaren alde" armak berriro hartzeko prest legokeela adierazi du

Caracasen larunbat gauean gertatu zena errepikatuz gero, "maite eta errespetatzen" duen "Kolonbiako herriaren zati handi batek jaguar herrikoia" askatuko lukeela konbentzituta dagoela esan du. 

AME1063. BOGOTÁ (COLOMBIA), 29/12/2025.- El presidente de Colombia, Gustavo Petro, habla en una ceremonia de ascensos militares este lunes, en Bogotá (Colombia). El Gobierno colombiano anunció un aumento sin precedentes del 23,7 % del salario mínimo, que fue fijado para 2026 en dos millones de pesos (unos 535 dólares) incluido el subsidio de transporte, informó Petro. EFE/Carlos Ortega

Gustavo Petro, aurreko astelehenean. Argazkia: EFE.

Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak gogor gaitzetsi ditu Donald Trumpek Venezuelan Nicolas Maduro boteretik kentzeko egindako eskuhartze miltarraren ostean bere aurka jaurtitako "mehatxuak", eta ohartarazi du "aberriaren alde" gai dela berriro bere armak hartzeko. 

"Ez naiz militar izan baina badakit gerrari eta klandestinitateari buruz. 1989ko bake-itunaren ostean hitz eman nuen ez nuela armarik berriro hartuko, baina aberriarengatik hartuko ditut nahi ez ditudan armak", esan du sare sozialetan idatzitako mezu luze batean. 

"Ez naiz legea urratuz iritsi, ez naiz narkoa, familiako etxea da nire ondasun bakarra eta oraindik ere ordaintzen ari naiz nire soldatarekin. Nire banku-agiri guztiak publikoak dira. Inork ezin du esan nire soldata baino gehiago gastatu dudanik. Ez naiz diruzalea", azpimarratu du. 

Era berean, Caracasen larunbat gauean gertatutakoaren antzekorik gertatzen bada, "maite eta errespetatzen" duen "Kolonbiako herriaren zati handi batek jaguar herrikoia askatuko" duela ziur agertu da. 

"Konfiantza itzela dut nire herriarengan eta horregatik herriari eskatu diot presidentea babesteko bere kontrako edonolako ekitza biolento eta ez-legezkoren aurrean. Nire burua defendatzeko modua herrialdeko udalerri guztietan boterea hartzea da. Indar Armatuei ematen diedan agindua da herriari ez tiro egiteko, baina bai inbaditzaileei". 

Trumpen Administrazioaren akusazioen aurrean, narkotrafikoaren eta talde armatuen aurka ezarri dituen politikak zerrendatu ditu Petrok: legez kanpoko laboreak desagerraraztea, atxiloketak, bonbardaketa kontrolatuak, konfiskatze errekorrak eta narkoen finantzei jarraipena. "Haien [narkotrafikoaren mendeko talde armatuek] taktika adingabeak erreklutatzea da, buruzagiak bonbarda ez ditzaten. Talde horietako bat bonbardatzen baduzue, ondo pentsatu gabe, ume asko hilko dituzue", ohartarazi du.

"Nekazariak bonbardatzen badituzte, milaka gerrillari bihurtuko dituzte mendietan", iragarri du Kolonbiako presidenteak. Petroren iritziz, "mafiari" lotuta dauden "politikari kolonbiarrei" interesatzen zaien informazio "erabat okerra" darabil Etxe Zuriak bere estrategian.

"Estatu Batuen eta Kolonbiaren arteko harremanak haustea nahi dute, kokainaren narkotrafikoak gora egin dezan munduan", esan du Petrok. "Beraz, jakin ezazu herriko komandante bati aurre egin behar diozula", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X