Venezuelan atxilotutako preso politiko espainiarrak askatzeko eskatu dio Espainiak Delcy Rodriguezi
Nicolas Maduro atxilotu eta Venezuelako presidenteordeak agintea bere gain hartu ostean, Espainiako Gobernuak ahozko ohar baten bidez helarazi dio bere eskaera.
Espainiako Gobernuak Venezuelan atxilotutako preso politiko espainiarrak berehala askatzeko eskatu dio Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunari. Eskaria Venezuelako Gobernuari bidalitako ahozko ohar baten bidez egin dute, Atzerri Ministerioko iturrien arabera.
Venezuelan agintean aldaketak egin ostean egin dute eskaria, AEBko indarrek Nicolas Maduro atxilotu eta Rodriguezek herrialdearen gidaritza hartu eta gero. Testuinguru berri horretan, Espainiak behin eta berriz dio atxilotuak kartzelatik ateratzeko ahaleginak ez dituela etengo.
Jose Manuel Albares Atzerri ministroak gogorarazi du Espainiak interesak eta herritarren komunitate zabal bat dituela Venezuelan, eta berretsi du Gobernuak Espainiako preso politiko guztiak askatzeko eskatzen jarraituko duela, eta Venezuelako oposizioarekin harremanetan jarraituko duela egonkortasuna bultzatzeko.
Espainiako 14 eta 20 herritar artean zeuden atxilotuta Venezuelan arrazoi politikoengatik 2025 urtearen amaieran, Espainiako Gobernuaren eta giza eskubideen aldeko erakundeen arabera, eta horiek ere salatu dute preso politikoen artean atzerritarrak daudela.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramountek beste eskaintza bat egin ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berbera eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.