Trumpek Groenlandia erosi nahi du, baina ez du baztertzen lurraldea bereganatzeko indarra erabiltzea
Venezuela ahaztu gabe, Trump Groenlandiara begira jarri da berriro. Bien bitartean, Estatu Batuek gidatuko dute trantsizioa Venezuelan eta Trumpek iragarri du Delcy Rodriguezen gobernuak Estatu Batuen esku utziko dituela 30-50 milioi petrolio upel.
Nuuk, Groenlandiako hiriburua. Artxiboko argazkia: Europa Press
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Groenlandia erosteko asmoa agertu du, Marco Rubio Estatu idazkariak hainbat kongresukiderekin egin duen saio informatibo batean baieztatu duenez.
Estatu idazkariak ez du zehaztu plana zertan datzan, baina lurraldearen kontrola hartzeko hainbat aukera aztertzen ari direla onartu du.
Etxe Zuriak bart azaldu duenez, Trumpek ez du baztertzen bere helburua lortzeko indarra erabiltzea.
Trumpen arabera, Estatu Batuek Groenlandia "behar" dute segurtasun nazionala indartzeko.
Groenlandia Danimarkaren parte da, 2009tik lurralde autonomoa bada ere. Groenlandia eta Danimarkako erakundeek orain baino lehen esana dute lurraldea ez dagoela salgai.
Ildo horretan, Groenlandiako eta Danimarkako agintariek nabarmendu dute herritarrei dagokiela herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea.
Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroak azken orduetan ohartarazi duenez, Estatu Batuek Groenlandiari eraso egiteak automatikoki ekarriko luke NATO desagertzea.
Espainia, Frantzia, Alemania, Italia, Polonia eta Erresuma Batuak babesa erakutsi diote Danimarkari, eta herrialde horietako gobernuburuek berretsi dute Groenlandiako eta Danimarkako herritarrei dagokiela beren etorkizuna erabakitzea.
Bigarren agintaldia abiatu zuenetik, Trumpek behin baino gehiagotan jarri du mahai gainean Groenlandia hartzeko aukera.
Venezuelako Gobernuak Estatu Batuen esku utziko ditu 30 eta 50 milioi petrolio upel artean
Donald Trumpek bart adierazi duenez, Delcy Rodriguez presidentea buru duen Venezuelako Gobernuak 30 eta 50 milioi petrolio upel artean utziko ditu Estatu Batuen esku.
2.800 milioi dolarreko balioa lukeen transferentzia da, Estatu Batuek Venezuelan esku hartu dutenetik dutenetik iragarritako lehen operazioa da.
Txinarekin eta Errusiarekin harremanak amaitzeko eskatu dio Trumpek Venezuelari
Trumpek Venezuelako behin-behineko presidenteari ohartarazi dionez, Txinarekin, Errusiarekin, Iranekin eta Kubarekin dituen harremanak eten beharko ditu petrolioa atera eta merkaturatu baino lehen.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramountek beste eskaintza bat egin ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berbera eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.