AEB-Kuba

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Berandu baino lehen" akordio batera iristeko eskatu dio Trumpek Kubari, Venezuelako petrolioaren afera gogora ekarrita

Kubako kantziler Bruno Rodriguezek adierazi du bere herrialdeak ez duela ordainik jaso beste inori eskainitako segurtasun zerbitzuengatik. 

Washington, DC (United States), 17/12/2025.- US President Donald Trump participates in a Hanukkah reception in the East Room at the White House in Washington, DC, USA, 16 December 2025. EFE/EPA/YURI GRIPAS / POOL
Donald Trump. Argazkia: Europa Press

AEBko presidente Donald Trumpek "akordio batera iristeko" deia egin die Kubako agintariei, joan den asteburuan Venezuelako presidente Nicolas Madurori gertatutakoa gogoan, Caracastik petrolio eta diru gehiago iritsiko ez zaiela ohartarazi ostean.

"Sutsuki gonbidatzen zaituztet ituna egitera, beranduegi izan orduko (...) Ez da petrolio edo diru gehiagorik izango Kubarentzat. Zero!", nabarmendu du Trumpek Truth Social sare sozialean argitaratutako mezu batean.

Ohar horretan azpimarratu duenez, "urte askoan" Kubak "petrolio eta diru kopuru handiak jaso izan ditu Venezuelatik". "Trukean, Kubak segurtasun zerbitzuak eskaintzen zizkien Venezuelako azken bi diktadoreei", adierazi du Hugo Chavez eta Nicolas Maduro aipatu gabe gogora ekarrita.

"Gehiago ez! Kubatar gehienak hilda daude joan den astean AEBk Venezuelan egindako erasoaren ostean, eta herrialde horrek jada ez du behar hainbeste urtean bahitu gisa eduki dituten hiltzaile eta xantaiagileen babesa", argudiatu du urtarrilaren 3an Caracasen egindako erasoaldian Maduroren 32 eskolta hil zituela gogora ekarriz.

Trumpi erantzunez, X sare sozialean Kubako kantziler Bruno Rodriguezek adierazi du bere herrialdeak ez duela ordainik jaso beste inori eskainitako segurtasun zerbitzuengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X