AEB-REN ERASOA VENEZUELAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelak iragarri du 116 preso politiko gehiago askatu dituela

Hala ziurtatu du Venezuelako Gobernuak. Italiako Gobernuak ordu batzuk lehenago adierazi du askatuko diztuzten bi pertsona italiarrak direla.

caracas venezuela protesta maduro
Venezuelako bandera. Argazkia: EFE

Venezuelako Gobernuak jakinarazi duenez, 116 preso gehiago  askatu dituzte azken orduetan.

Preso horien artean venezuelarrak leudeke, baina baita atzerritarrak ere; izan ere, Italiako Gobernuak ordu batzuk lehenago adierazi du askatuko diztuzten bi pertsona italiarrak direla.

“Ordena konstituzionala hausteko eta nazioaren egonkortasuna kolokan jartzeko helburua edukitzeagatik kendu zitzaien askatasuna”, zehaztu du Espetxe Zerbitzuetako Ministerioak.

Aurretik, Foro Penal gobernuz kanpoko erakundeak argitaratu du bart aske utzitako 24 presoren zerrenda.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X