18 preso askatu dituzte jada Venezuelan
Jada 18 dira azken egunotan Venezuelan askatu dituzten presoak. Tartean dira Jose Maria Basoa Valdovinos eta Andres Martinez Adasme bilbotarrak.
Denbora daramate Venezuelako oposizioak eta giza eskubideen aldeko taldeek preso politikoen askatzea eskatzen eta eskaera horiek areagotu egin dira Donald Trumpek Maduro atxilotu eta AEBetara eraman ondotik.
Foro Penal taldeak uste du 811 preso politiko daudela herrialdean. Horien artean 80 atzerritar leudeke, bi Estatu Batuetakoak.
Ostegunean, Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidente eta chavismoaren negoziatzaileen buruak iragarri zuen preso "kopuru nabarmen bat" askatuko dutela, herrialdean "bakea eta bizikidetza baketsua sendotzeko" keinu gisa. Preso horiek bertakoak zein atzerritarrak izango zirela ere iragarri zuen baina gaur arte ez da kopuru zehatza jakin.
Urtarrilaren 2an Foro Penalak jakinarazi zuen "44 preso politiko askatu zituztela" (42 gizon eta 2 emakume), eta abenduaren 29an beste 61 askatzeren berri ere eman zuen.