Groenlandia-AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Danimarkak iragarri du presentzia militarra indartuko duela Groenlandian, NATOko aliatuekin

Gogorarazi du iazko udan handitu egin zutela uhartean zuen presentzia, hainbat ekimenekin; besteak beste, Aliantzako lau herrialderekin egindako maniobrak aipatu ditu.

groenlandia
Groenlandiako artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Artikoko tentsioen gorakadaren ondorioz, Danimarkako Defentsa Ministerioak iragarri du Groenlandiako presentzia militarra eta maniobrak areagotuko dituela asteazken honetatik aurrera, NATOko aliatuekin elkarlanean.

"Helburua da Artikoko baldintza berezietan jarduten trebatzea eta Aliantzak Artikoan duen gaitasuna indartzea, Europako zein Atlantikoaz gaindiko segurtasunaren mesedetan", adierazi du Defentsak, ohar bidez. Gainera, uhartean eta inguruan "hegazkin, itsasontzi eta soldadu, baita NATOren aliatuak ere", gehiago egongo direla gaineratu du.

Aurten egingo dituzten jardueren artean, gizartearentzako funtsezkoak diren instalazioak babestea, agintariei (Polizia barne) laguntzea, tropa aliatuak hartzea, ehiza-hegazkinak hedatzea eta Itsas Armadarako zeregin militarrak aipatu dituzte Danimarkako agintariek.

Artikoko Komandoak (Danimarkako Groenlandia eta Faroe uharteetako lurralde autonomoen defentsaren arduraduna) "etengabe emango die jardueren berri groenlandiarrei, eta hartu-eman estua izango du Groenlandiako agintari eta aktore garrantzitsuekin".

Defentsak gogorarazi du iazko udan handitu egin zuela bere presentzia uhartean, hainbat ekimenekin eta, besteak beste, NATOko beste lau herrialderekin (Frantzia, Norvegia, Suedia eta Alemania) egindako maniobrak aipatu ditu.

"Artikoko segurtasuna funtsezkoa da Danimarkako Erresumarentzat eta gure aliatuentzat, eta horregatik da garrantzitsua eskualdean gure aliatuekin batera jarduteko gaitasuna are gehiago indartzea", adierazi du Troels Lund Poulsen Danimarkako Defentsa ministroak, komunikatu batean.

Danimarkak 6.000 milioi euro inguruko (Danimarkako 42.000 milioi koro) partida iragarri du azken urtean, Groenlandiako defentsa zuzenean indartzeko, itsasontzi, satelite eta drone gehiagorekin, besteak beste.

Danimarkako Defentsa ministroak asteartean berretsi zuenez, Kopenhage prest dago Artikoan presentzia militarra handitzeko. Izan ere, AEBk aurpegiratu dio Errusiaren eta Txinako ontzien presentzia gero eta handiagoa dela.

Europako hainbat herrialdek, Erresuma Batua eta Alemania buru direla, NATOk uhartean duen presentzia handitzeko aukera aztertzen ari direla esan dute aste honetan, Donald Trump AEBko presidentea lasaitzen saiatzeko.

Lars Løkke Rasmussen Danimarkako Atzerri ministroa eta Vivian Motzfeldt Groenlandiako haren homologoa Etxe Zurian bilduko dira asteazken honetan AEBko Estatu idazkariarekin, Marco Rubiorekin. Anfitrioia JD Vance presidenteordea izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X