Trumpek Tony Blair, Marco Rubio eta Jared Kushner jarri ditu Gaza berreraikitzeko Batzorde Exekutiboaren baitan
Donald Trump bera izango da batzorde horren buru. Azken orduotan, Erdogan, Al Sisi eta Milei Turkiako, Egiptoko eta Argentinako buruzagiei ere batzordera biltzeko eskaintza egin die AEBko presidenteak.
Tony Blair eta Donald Trump, Xarm el-Xeikh hiriko Bake Konferentzian, iazko urrian. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentearen agindupean Gazako Zerrenda berreraikitzeko ardura izango duen Batzorde Exekutiboa nortzuk osatuko duten jakinarazi du Etxe Zuriak. "Bake Batzordea" izena jarri diote erakundeari, eta Trump bera izango du buru. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia, AEBko Gobernuko hainbat buruzagi eta enpresaburuak izango dira hori osatuko duten kideen artean.
Politikari britainiarraz gain, honakoek osatuko dute batzordea: Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria, Steve Witkoff Ekialde Hurbilerako bidali berezia, Jared Kushner Trumpen suhia, Robert Gabriel Segurtasun Nazionalerako aholkulariondokoa, Marc Rowan milioidun estatubatuarra eta Ajay Banga Munduko Bankuko presidente indiar-estatubatuarra.
Etxe Zuriaren arabera, kide bakoitzak zeregin jakinak izango ditu, besteak beste, "gobernantza-gaitasuna indartzea, eskualde-harremanak egitea, berreraikitzea, inbertsioak erakartzea, eskala handiko finantzaketa lortzea eta kapitala mobilizatzea".
Erdogan, Al Sisi eta Milei ere gonbidatu ditu Trumpek
Gerora jakin denez, Trumpek beste buruzagi batzuei ere egin die batzordean parte hartzeko gonbidapena. Besteak beste, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak, Abdelfata al Sisi Egiptokoak eta Javier Milei Argentinakoak jaso dute eskaintza.
Turkiako Presidentetzak eta Badr Abdellaty Egiptoko Atzerri ministroak, biek ala biek, baieztatu dute albistea. Horien arabera, gobernua "auzia eta jasotako dokumentuak aztertzen ari da" erantzuna eman baino lehen.
Mileik, bere aldetik, onartu egin du eskaintza, sare sozialetan berak baieztatu duenez. Argentinako presidenteak esan du "ohorea" dela gonbidapena jaso izana, eta, gaineratu duenez, gobernua "beti egongo da terrorismoaren aurka ari diren herrialdeen alde, baita bizia eta ondasunak defendatzen eta bakea eta askatasuna sustatzen dutenen alde".
Gazarako goi ordezkaria nor izango den ere jakinarazi du jada AEBko Gobernuak: Nickolay Mladenov bulgariarra izango da, herrialde horretako Atzerri ministro eta Ekialde Hurbilerako Bake Prozesuaren NBEren koordinatzaile berezia izandakoa. Jasper Jeffer AEBko Armadako operazio berezien komandatea, berriz, Egonkortzerako Nazioarteko Indarraren buru jarriko dute. Talde horrek Gazaren segurtasuna eta desmilitarizazioa bermatu beharko du, betiere Trumpek taxututako bake planaren arabera.
Hain justu, plan horren bigarren fasea abiatu dutela jakinarazi du asteon Etxe Zurian. Fase horretan, teknokraten gobernu bat osatu, eta Hamas desarmatuko dute. Batzordeari egokituko zaio egitasmoan zehaztutako urratsak egitea eta Gazako gobernu berria gainbegiratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.