Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |

GROENLANDIA-AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muga-zergekin zigortutako Europako zortzi herrialdeak: "Groenlandiara tropak bidaltzea ez da inorentzat mehatxu"

Danimarkako, Finlandiako, Frantziako, Alemaniako, Herbehereetako, Norvegiako, Suediako eta Erresuma Batuko gobernuek ohar bateratu batean diotenez, Groenlandiara tropak bidaltzea "Artikoan segurtasuna indartzea du asmo". Ingurumari horretan, EBko enbaxadoreek bilera egin dute, muga-zergei eman beharreko erantzuna adosteko. 

Banderas europeas en Bruselas. Unión Europea (UE), los 27.

Europako bi bandera Bruselan, Europako Batzordearen egoitzaren aurrean. Argazkia: Europa Press

Danimarka babestu eta Groenlandiara tropak bidali dituzten Europako zortzi herrialdeei muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri zuen atzo Donald Trump AEBko presidenteak. Bada gaur etorri da herrialdeok Trumpi emandako erantzuna. Danimarkako, Norvegiako, Suediako, Frantziako, Alemaniako, Erresuma Batuko, Herbehereetako eta Finlandiako gobernuek ohar bateratua kaleratu dute. Bertan diotenez, Artikoko uhartera tropak bidaltzea "ez da inorentzat mehatxu". 

"NATOko kide garen heinean, Artikoko segurtasuna indartu nahi dugu, Ozeano Atlantikoaz haraindiko interes partekatua baita. 'Erresistentzia Artikoa' izenpean Danimarkak abiatutako maniobrak helburu hori dute. Ez dira inorentzat mehatxu", azaldu dute. 

Danimarkari eta Groenlandiako lurralde autonomoari "erabateko elkartasuna" adierazi diote, eta joan den astean abiatutako elkarrizketa prozesua defendatu dute; izan ere, "subiranotasuna eta lurralde batasunaren printzipioak ditu oinarri, eta hori da guk defendatzen duguna". 

Kontrara, horien hitzetan, muga-zergek "Ozeano Atlantikoaz haraindiko harremanak urratzen dituzte" eta "espiral arriskutsua" sor dezakete. "Jarrai dezagun batuta eta gure erantzunak adostuz. Defenda dezagun gure subiranotasuna", aldarrikatu dute.

EBk bilera du arratsaldean, 27en erantzuna adosteko

Ingurumari horretan, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako enbaxadoreek premiazko bilera egiten ari dira arratsaldean (17:00etan zen hastekoa) Trumpi erantzun bateratua emateko. 

Ildo horretan, Europako Parlamentuko talde politiko nagusiak udan Europar Batasunak eta AEBk lortutako merkataritza-ituna izoztearen alde agertu dira. Itunaren arabera, AEBko produktuei ez zaie muga-zergarik ezarriko. Europako Alderdi Popularrak merkataritza-akordioa babesten duela ziurtatu du, "baina Donald Trumpek Groenlandiaren inguruan egin dituen mehatxuak direla-eta, gaur-gaurkoz, ezin da bere horretan indarrean sartu", esan du Manfred Weber talde popularreko presidenteak sare sozialetan.

Bestalde, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa Europako Batzordeko eta Europako Kontseiluko presidenteek ohartarazi dutenez, muga-zerga horiek "beheranzko espiral arriskutsua eragin dezakete". Neurriak "Atlantikoaz gaindiko harremanak ahulduko lituzke eta beheranzko espiral arriskutsua eragin lezake. Europak batuta, koordinatuta eta bere subiranotasunaren defentsarekin konprometituta jarraituko du", azpimarratu dute Europako bi erakunde horietako ordezkariek Asuncionen (Paraguai) elkarrekin zabaldutako ohar bateratu batean.

"Groenlandiako segurtasuna arriskuan badago, NATOn aztertzeko gaia da. Muga-zergek Europa eta AEB pobretu eta gure oparotasun partekatua ahul dezakete", ziurtatu du Kaja Kallas Europako Atzerri ordezkariak.

Aliatuen aurkako muga-zergak "akatsa" direla esan dio Starmerrek Trumpi

Keir Starmer Britainia Handiko lehen ministroak telefonoz hitz egin du AEBko presidentearekin, eta Groenlandia uhartean maniobra militarretan parte hartu duten Danimarkako aliatuei muga-zergak ezartzea "akatsa" dela esan dio.

"NATOren aliatuen segurtasun kolektiboa lortzeko, aliatuei muga-zergak ezartzea akatsa da", ohartarazi dute Downing Streeteko 10. zenbakitik ohar ofizial batean.

Testuak azpimarratzen duenez, Starmerrek "Groenlandiari buruzko jarrera berretsi du" eta "interes euro-atlantikoak babesteko, Ipar Garaiko segurtasuna NATOko aliatu guztientzat lehentasuna" dela berretsi du.

Starmerrek horixe azaldu dio Trumpi, baita Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroari, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusiari ere.

Rutte eta Trump Groenlandiako egoerari buruz aritu dira

NATOko idazkari nagusi Mark Ruttenek ere jakinarazi du AEBko presidente Donald Turmpekin hitz egin duela Groenlandiako eta Artikoko egoerari buruz.

"Lanean jarraituko dugu, eta espero dut aste honen bukaeran Davosen ikustea!, idatzi du Ruttek X sare sozialean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X