Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
HAUTESKUNDEAK PORTUGALEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hautagai sozialista eta ultraeskuindarra igaro dira Portugalgo hauteskunde presidentzialen bigarren itzulira

Antonio Jose Seguro ministro ohi eta sozialisten buruzagi ohiak botoen % 30,53 lortu ditu eta Andre Ventura buruzagi ultraeskuindarrak % 24,59. Portugalgo presidentetzarako hauteskundeen bigarren bozketa otsailaren 8an izango da.

Portugal seguidores de Seguro

Antonio Jose Seguroren jarraitzaileak emaitzak ospatzen. Argazkia: EFE

Antonio Jose Seguro ministro ohi eta buruzagi sozialista eta Andre Ventura buruzagi ultraeskuindarra lehiatuko dira Portugalgo hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, otsailaren 8an, botoen % 92,61 zenbatuta dagoenean jakitera eman diren emaitzen arabera.

Segurok botoen % 30,53 lortu ditu igande honetan ospatu diren bozetan, eta Venturak % 24,59.

Horien atzetik, hirugarren, João Cotrim de Figueiredo eurodiputatu liberala geratu da, botoen % 15,04rekin. Laugarren, Luis Marques Mendes komentarista kontserbadorea eta, ondoren, Henrique Gouveia e Melo erreserbako almirantea.

11 milioi portugaldar baino gehiago zeuden bozkatzera deituta, horietatik 1,7 milioi atzerrian bizi direnak.

Marcelo Rebelo de Sousaren ondorengoa aukeratzeko balioko dute hauteskunde hauek.

Parte hartze handia izan da hauskundeetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X