Danimarkak eta Groenlandiak NATOk uhartean misio bat egitea eskatu diote Mark Rutteri
Bruselan egindako bileraren ostean, Danimarkako Defentsa ministroak adierazi du AEBk Groenlandia bereganatzeko duen asmoaren ondorioz herrialdeak are beharrezkoagotzat jo duela eskualdearen Defentsan inbertitzea.
Rutte Poulsen eta Motzfeldtekin elkartu da, Groenlandiari buruz hitz egiteko.
Troels Lund Poulsen Danimarkako Defentsa ministroa eta Vivian Motzfeldt Groenlandiako Atzerri ministroa Mark Rutte NATOren idazkari nagusiarekin bildu dira astelehen honetan, Bruselan, eta Aliantza Atlantikoak Artikoko uhartean misio bat egin dezala eskatu diote, Amerikako Estatu Batuek Groenlandia bereganatzeko asmoa agertu ondoren.
Bileraren ondoren kazetarien aurrean egin duten agerraldian ez dute zehaztu zer erantzun dien NATOren idazkari nagusiak, baina "Aliantza Atlantikoa zelan dagoen jakitun" dela jakinarazi dute.
Poulsenek Danimarka, Norvegia, Suedia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak eta Finlandia parte hartzen ari diren maniobra militarrei buruz ere hitz egin du. Artikoaren defentsan erantzukizun handiagoa hartzeko ahaleginean, Danimarkako Gobernuak daukan "estrategia argiaren" erakusle direla esan du.
Era berean, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Groenlandia bereganatzeko asmoaren inguruan egindako adierazpenak "benetan mingarriak" izan direla adierazi du. Horren ondorioz, "inbertsioa eta presentzia militarrari dagokionez Europatik gehiago" egiteko eta "AEBri erantzuteko" arrazoiak ugaritu direla adierazi du.
Danimarkako ministroak AEBk NATOn duten presentziaz eta zereginaz ere hitz egin du. Haren ustetan, Washington Aliantza Atlantikotik aterako balitz, Europaren segurtasunak "erronka erraldoia" izango luke aurrean.
Bestalde, sare sozialetan argitaratutako argitalpen batean, Mark Ruttek bilera hori aipatu du, eta "gai garrantzitsu horretan aliatu gisa lanean" jarraituko dutela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.