Trumpek ohartarazi duenez, ez duenez Nobel saria lortu, ez dago "bakean soilik pentsatzera behartuta"
AEBko presidenteak Norvegiako lehen ministroari bidalitako gutun batean azaldu duenez, "orain AEBren onerako" jardungo du, eta "NATOren alde beste edonork baino gehiago" egin duela gaineratu du.
Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak Jonas Gahr Støre Norvegiako lehen ministroari gutun batean adierazi dionez, ez duenez Bakearen Nobel saria jaso, ez du "zertan bakean soilik pentsatu".
"Jonas agurgarria:
Zortzi gerra geldiarazita ere Bakearen Nobel Saria niri ez ematea erabaki ostean, ez dut bakean soilik pentsatzeko betebeharrik sentitzen. Orain, Estatu Batuen onerako jardungo dut", dio Nick Schifrin PBS kateko berriemaileak zabaldutako mezu batean.
AEBk Groenlandiari egindako mehatxu espantsionista saria lortu ez izanarekin lotu du buruzagi errepublikanoak. "Danimarka ez da gai lurralde hori Errusiaren edo Txinaren aurka babesteko, eta, gainera, zergatik izan behar du horren ustezko jabetza-eskubidea? Ez dago idatzizko dokumenturik, duela ehunka urte itsasontzi bat hara iritsi zen erregistroa besterik ez, baina guk itsasontziak bidali genituen hara", gaineratu du.
Haren ustez, berak "NATOren alde inork baino gehiago egin du". "Orain NATOk zerbait egin beharko luke Estatu Batuen alde. Mundua ez da seguru egongo Groenlandiaren erabateko kontrola AEBk izan ezean".
Norvegiak Danimarkari emandako babes "osoa"
Størek astelehenean baieztatu zion Norvegiako VG egunkariari Trumpen mezu bat jaso zuela, eta berak eta Alexander Stubb Finlandiako presidenteak bidalitako beste bati emandako erantzuna zela argitu zuen.
"Trumpi bidalitako mezuan, Norvegiari, Finlandiari eta beste herrialde batzuei muga-zergak igotzearen inguruan dugun jarrera azaldu genion. Elkarrizketan deseskalatzeko beharra adierazi genuen, eta Trumpen, Stubben eta hiruron arteko telefono bidezko elkarrizketa bat eskatu genuen, egunean zehar. Trumpen erantzuna gure mezua bidali eta gutxira iritsi zen", azaldu du Størek.
Bestalde, Norvegiaren jarrera argi dagoela nabarmendu du: Groenlandia Danimarkako erresumaren zati bat da, eta horri ematen dion babesa "erabatekoa" da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri dezake bihar
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, eta Trumpek ziurtatu du ez dutela bidesaririk ezarriko
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.