EUROPAKO KONTSEILUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk "erabateko babesa" berretsi die Danimarkari eta Groenlandiari, Trumpen mehatxuen aurrean

Europako Kontseiluko presidenteak "positibotzat" jo du Trumpek, Groenlandiaren harira, Europako zortzi herrialderi ezarritako muga-zergak erretiratu egingo dituela iragarri izana. Gauzak horrela, EBren eta AEBren arteko merkataritza akordioan urratsak eman beharra aldarrikatu du.

consejo europeo jefes estado gobierno ue 27 EFE
27en estatuburuen eta gobernuburuen bilera Bruselan. Argazkia: EFE

Europar Batasunak "erabateko babesa" agertu die, beste behin, Danimarkari eta Groenlandiari Ameriketako Estatu Batuek Artikoko uhartea bereganatzeko egindako mehatxuen aurrean. 

Bart amaitu da EBko 27 estatuburu eta gobernuburuek Bruselan egin duten ezohiko bilera, eta bertan bildutako buruzagiek batasun irudia erakutsi nahi izan dute Ameriketako Estatu Batuekin sortutako tentsioen aurrean. 

"Danimarkak eta Groenlandiak Europar Batasunaren erabateko babesa dute. Danimarkako eta Groenlandiak bakarrik erabaki dezake Danimarkari eta Groenlandiari buruzko gaien inguruan", esan du Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak, goi bilera amaitu ostean hedabideen aurrean egindako agerraldian.

Trump AEBko presidenteak muga-zergak iragarri zituen Estatu Batuek Groenlandia bereganatzearen aurka agertu ziren Europako herrialdeen aurka. Hala ere, NATOrekin Groenlandiari buruzko aurreakordioa itxi ondoren, Europako zortzi herrialderi ezarritako muga-zergak erretiratu egingo dituela jakinarazi zuen pasa den asteazkenean. 

Testuinguru horretan, Europako Kontseiluko presidenteak "positibotzat" jo du Trumpek, Groenlandiaren harira, iragarritako muga-zergak erretiratzeko hartutako erabakia. Gauzak horrela, EBren eta AEBren arteko merkataritza akordioan urratsak eman beharra aldarrikatu du.

EBko buruzagiek ez dute Trumpen mehatxuei aurre egiteko neurririk, baina behar direnerako prest izan nahi dituzte. Europar Batasunak "bere interesak defendatzen jarraituko du, eta bere burua, estatu kideak, herritarrak eta enpresak babestuko ditu, hertsatze guztien aurrean". 

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mundua Ormuzera begira dagoen bitartean, gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzeko itsasartean eta, ez kentzekotan, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X