Indiak eta Europar Batasunak merkataritza akordio "historikoa" itxi dute, 18 urtez negoziaziatzen ibili stean
Akordio-eremuak 2.000 milioi pertsona biltzen ditu, munduko BPGaren % 25 inguru eta merkataritza globalaren heren bat, gutxi gorabehera. Nerendra Modik eta Ursula Von der Leyenek adierazi dutenez, akordio hori "akordio guztien ama" da, eta merkataritza globala eta hornidura-kateak indartzen lagunduko du.
Indiak eta Europar Batasunak historikotzat jo duten merkataritza akordio bat itxi dute astearte honetan 18 urtez negozioaziatzen ibili ostean. Munduko bigarren eta laugarren ekonomia elkarrekin batuko ditu, eta 2.000 milioi kontsumitzaileko merkatua osatuko du.
Narendra Modi Indiako lehen ministroak astearte honetan iragarri duenez, Indiak eta Europar Batasunak akordio historikoa lortu dute, India-EB goi-bileraren negoziazioak amaitu ostean.
"Atzo bertan akordio historiko bat" lortu zen Indiaren eta Europar Batasunaren artean. "Akordio guztien ama", adierazi du Modik bide bidez egindako agerraldi publiko batean. Bere mezuan, Modik azpimarratu du akordioak munduko BPGaren % 25 inguru ordezkatzen duela, merkataritza globalaren heren bat; baieztatu duenez, merkataritza eremutik harago doan akordioa bi ekonomia handiren arteko lankidetzaren isla da, eta demokraziarekiko konpromisoa indartzen du.
Lehen ministroaren hitzetan, Europar Batasunarekin egindako akordioak Indiak Erresuma Batuarekin eta beste bazkide batzuekin dituen merkataritza itunak osatuko ditu, eta merkataritza globala eta hornidura kateak indartzen lagunduko du.
Modik nabarmendu du India lanean ari dela hamarkada honen amaierarako petrolioaren eta gasaren sektorean inbertsioa 100. 000 milioi dolarreraino igotzeko, eta esplorazio eremua 1.000 milioi kilometro koadroraino handitzeko.
"Lagunok, gaur egun India aktiboki ari da sektore guztietan aliantza globalak lantzen (...), India hidrokarburoen zentro global gisa azaleratzen ari da", gaineratu du Indiako lehen ministroak, Ukrainako gerraren eta Errusiak petrolio horniduran duen eraginaren ondoren energia merkatuetan tentsioak dauden honetan.
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentea asteburuan iritsi zen Indiara, Batasuneko goi-kargudunekin eta Antonio Costa Europako Kontseiluaren presidentearekin batera, eta ziurtatu zuen India eta Europar Batasuna "zatituta dagoen munduari" erakusten ari zaizkiola posible dela lankidetza bide desberdin bat jorratuta aurrera egitea.
"Europak eta Indiak historia egin dute gaur. Inoizko akordio garrantzitsuena itxi dugu. Bi mila milioi lagunentzako merkataritza libreko gune bat sortu dugu, eta bi aldeentzat ona izango dena", idatzi du Von der Leyenek X kontuan.
Munduko merkataritza-testuingurua
Europar Batasunak Amerikako Mercosur blokearekin itun erabakigarri bat sinatu eta egun batzuetara iritsi da akordioa, eta iaz Indonesiarekin, Mexikorekin eta Suitzarekin lortutako akordioen ondoren.
Aldi berean, New Delhik itunak itxi ditu Erresuma Batuarekin, Zeelanda Berriarekin eta Omanekin.
Akordio oldeak Estatu Batuekiko merkataritzaren aurrean babesteko ahalegin globalak agerian utzi ditu, izan ere, Donald Trump presidenteak Groenlandia bereganatzeko asmoak eta Europako nazioei muga-zergen bidez egindako mehatxuek mendebaldeko herrialdeen arteko aliantza iraunkorrak sendoak izatea funtsezkoa dela jarri du mahai gainean.
Indiaren eta AEBren arteko merkataritza akordio batek porrot egin zuen iaz, bi gobernuen arteko komunikazioa eten zelako.
Europar Batasunari dagokionez, 2022an hasi ziren India eta EBren arteko elkarrizketak 2022an, bederatzi urteko geldialdiaren ondoren, eta bultzada hartu zuten, Trumpek hainbat bazkide komertzialen produktuen gainean muga-zergak ezarri ondoren, Indiatik datozen produktuen gainean % 50eko arantzela ezarrita.
Indiarentzat, EBren kontrako muga-zergen murrizketek esportazio handiagoak sortuko dituzte eskulanaren erabilera intentsiboa duten sektoreetan, eta horrek AEBko muga-zergen eragina partzialki konpentsatzen lagunduko du, Ajay Srivastava Indiako merkataritza-funtzionario ohiak adierazi duenez.
Muga-zergen jaitsierak
Akordioaren eragina berehalako islatuko da EBko produktuek Indian duten prezioan, muga-zergak murriztuko direlako.
Indiak nabarmen murriztuko ditu Europatik iristen diren produktuen gainean ezarritako muga-zergak. Adibidez, ardoen ganeko % 150eko muga-zerga %20 eta 30 artera arte jaitsiko du; ibilgailuei dagokiena, berriz, %110etik %10era jaitsiko dira. Egun 250.000 ibilgailu saltzen dituzte EBko autogintza-enpresek Indian.
Akordioak euskal industriari ere ekarriko dizkio onurak, makina-erremintako produktuei erabat kenduko baitzaie arantzela, % 44 ordaintzen zuten orain arte. Akordioa indarrean sartzen denean (urtebeteren buruan izatea espero da), ez dute muga-zergarik ordaindu beharko Indian.
Salbuespenik ere izango da, hala ere, arrozaren eta azukrearen kasuetan, esate baterako.
Akordioari esker, Europar Batasunak espero du Indiari egiten dizkion salmenten kopurua bikoiztea.
Merkataritza akordioaz gain, Defentsa, zibersegurtasun eta energia alorreko elkarlanerako akordioak ere sinatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.