MERKATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrearen prezioa 5.100 dolarrera iritsi da lehen aldiz, eta ontzaren balioa bikoiztu egin da urte eta erdian

Nazioarteko ordenaren aldaketak, tentsio geopolitiko eta komertzialek eta dolarrak balioa galdu izanak eragin dute urre ontzaren balioak gora egitea. 

oro onza urrea ontza Europa Press

Urre ontzak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Urrearen prezioak gora egiten jarraitzen du, eta 5.100 dolarreko langa gainditu du ontza bat urreren prezioak. 

Gauzak horrela, lehen aldiz, 5.000 dolarren muga hautsi du urreak

Urtea hasi zenetik, urrearen balioa % 20 inguru igo da. Zehazki, 2025. urtearen amaieratik (4.319,37 dolar) % 18,33 egin du gora ontzaren balioak. 

Azken urte eta erdian urrearen balioa bikoiztu egin da: 2.508,1 dolarretik (2024ko abuztuaren 16an) 5.100 dolarrera. 

Urrea erosteko joera ez da berria, baina areagotu egin da Trumpek eragindako tentsio geopolitiko eta komertzialek, nazioarteko ordena berriak eta dolarraren balio galerak eraginda.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X