AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikatza erabiltzea sustatuko duela agindu du Trumpek, eta 175 milioi dolar bideratuko ditu erregai horren instalazioetara

Ameriketako Estatu Batuetan ikatzaren erabilerak behera egin du azken urteetan, 2007an goia jo ondoren. 2022an, ikatz bidezko elektrizitate ekoizpena ia % 20 izan zen herrialdean.

Donald Trump firma orden ejecutiva EFE

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak agindu exekutibo bat sinatu du bart, Pentagonoari beste baliabide batzuen aurretik ikatza erabiltzea eskatzeko. Halaber, AEBko Energia Departamentuak 175 milioi dolarreko (150 milioi euro inguruko) inbertsioa egingo duela iragarri du erregai fosil horren lantegietarako.

Zehazki, ikatz lantegiekin jarduteko agintzen dio Trumpek Defentsa Departamentuari, aipaturiko agiri horretan. 

Presidente estatubatuarrak azpimarratu duenez, "orain ikatz asko erosiko dugu Armadaren bidez". 

Halaber, Etxe Zuriko maizterrak sari bat jaso du ikatzaren sektorearen eskutik, "ikatzaren txapelduna" izateagatik. Aldi berean, eta Energia Departamentuak Virginian, Ohion, Ipar Carolinan eta Kentuckyn ikaztegiek irekita jarraitzeko inbertsioak iragarri ditu. 

Hain zuzen ere, 147 milioi euro bideratuko ditu aipaturiko lau estatuetan sei proiektu bultzatzeko. 

Ameriketako Estatu Batuetan ikatzaren erabilerak behera egin du azken urteetan, 2007an goia jo ondoren. 2022an, ikatz bidezko elektrizitate ekoizpena ia % 20 izan zen herrialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X