10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidente Donald Trumpek 10 eguneko epea eman dio Irani programa nuklearraren inguruan akordio batera iristeko eta bestela “gauza txarrak” gertatuko direnaren mehatxua egin du.
AEBek eta Iranek asteak daramatzate negoziatzen. Aste honetan Teheran positibo agertu da eta esan du aurrerapausoak eman direla, baina AEBko presidenteak egoera tenkatu du epe muga bat jarrita. “Hurrengo 10 egunetan jakingo dugu zer gertatzen den” esan du.
Trumpen hitzetan “argi dago, hainbat urteetako ezadostasunen ondoren, ez dela erraza izango Iranekin akordio batera iristea”. Baina adostasun batera heltzea beharrezkoa dela azpimarratu du: “akordio esanguratsua lortu behar dugu, bestela gauza txarrak gertatuko dira”, esan du.
Hain zuzen ere, AEBk ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarrak egitea baztertzen. New York Times egunkariak aipatzen dituen hainbat iturriren arabera, AEBko armada larunbatean eraso egiteko moduan egon daiteke, hainbat gerra-ontzi eta hegazkin prestatu baititu.
Azken hitza Trumpek izango du baina horretarako eskari argia egin du: “Iran ibiltzen ari garen bidera batzeko unea iritsi da”. Ezin dutela “eskualde osoko egonkortasuna mehatxatzen jarraitu”, adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.