AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik

Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean. 

TEHRAN (IRAN(Islamic Republic Of)), 24/06/2025.- An Iranian man walks past a wall painting of Iran's Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei (Top-L) and late Supreme Leader Ayatollah Ruhollah Khomeini (Top-R) in Tehran, Iran, 24 June 2025. Israel's military on 24 June, accused Iran of violating a ceasefire by launching missiles into Israeli airspace. Iran's General Staff of the Armed Forces Abdolrahim Mousavi denied firing any missiles towards Israel, Iranian state media reported. (Teherán) EFE/EPA/ABEDIN TAHERKENAREH

Teheran, Irango hiriburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako armada prest dago asteburu honetan Irani erasotzeko, baina Donald Trump presidente estatubatuarrak ez du erabaki oraindik horretarako baimena eman ala ez, CNN telebista kateak eta The New York Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. 

CNN telebista kateak aurreratu duenez, Pentagonoak Etxe Zuriari jakinarazi dio hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu dituela Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu.

Hala ere, iturri batek ohartarazi duenez, Trumpek aldeko zein kontrako argudioak eman ditu pribatuan, eta aholkulariei eta aliatuei balizko eraso baten egokitasunaz galdetu die. 

Segurtasun Nazionaleko goi karguak pasa den asteazkenean elkartu ziren Etxe Zurian, Irango egoeraren inguruan eztabaidatzeko.

The New York Times egunkariaren arabera, Israel ere indar armatuak gerrarako prestatzen ari da, eta Israelgo segurtasun kabinetea datorren igandean elkartzea aztertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X