IRANEN AURKAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra gogortu egin da, baina Iranek esan du ez diela eskualdeko beste herrialdeei eraso egingo

Ali Khamenei aiatola hilda hasi zen gerra, eta bataren eta bestearen eraso eta kontraerasoekin jarraitzen du. Bien bitartean, "baldintzarik gabe errenditzeko" eskatu dio Trumpek Irango Islamiar Errepublikari.

AME1325. BOGOTÁ (COLOMBIA), 06/03/2026.- Fotografía tomada a través de rastreo de redes de una columna de humo tras un ataque por parte de EE.UU e Israel al Aeropuerto Internacional Mehrabad en Teherán (Irán). El Aeropuerto sufrió un aparatoso incendio según afirmaron medios locales este sábado, tras la ronda más reciente de ataques del Ejército de Israel contra la capital de Irán. EFE/ Rastreo de Redes /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Sutea Teherango Mehrabad aireportuan. Argazkia: EFE

Duela astebete hasi zituzten Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako erasoak. Zazpi egun horietan, gatazka 16 herrialdetara zabaldu da, 1.200 pertsona hil dira Iranen, estatubatuarrek eta israeldarrek egindako erasoetan, eta ehunka, berriz, Libanon, Israelek Hezbollah milizia xiitaren aurkako erasoak egiteari ekin dionetik.

Furia epikoa operazioa Ali Khamenei aiatola hilda hasi zuten, eta ordutik 3.600 eraikin zibil baino gehiago jo dituzte Israelen eta AEBren erasoek. Oraingoz, airetik soilik izaten ari dira erasoak bertan.

Israelen aurkako erasoak egiteaz gain, AEBk Bahrainen, Qatarren, Arabiar Emirerri Batuetan, Kuwaiten, Saudi Arabian, Turkian eta Azerbaijanen dituen base militarrei eraso eginez erantzun zuen Iranek.

Hauek dira oraingoz astebe iraun duen gerraren unerik garrantzitsuenak:

- Otsailaren 28aAEBk eta Israelek Iran bonbardatu eta Ali Khamenei buruzagi gorena eta aiatolen erregimeneko buruzagitzaren zati bat hil zuten. Trumpek Irango herritarrei eskatu zien prest egoteko Gobernua hartzeko, baina ez du babesik lortu.

Iranek misilak eta droneak jaurti zituen inguruko herrialdeetara, eta Ormuzko itsasartea itxi zuen, munduko petrolioaren eta gasaren bosten bat igarotzen den itsas ibilbide garrantzitsua.

- Martxoaren 1a: Iranek 40 dolu-egun ezarri zituen Khameneiren heriotzagatik, eta trantsizio-kontseilu bat izendatu zuen.

AEBk eskatu arren, Erresuma Batuak erasoaldiarekin bat egiteari uko egin ziola jakin zen.

- Martxoaren 2a: Hezbollah gerran sartu zen, eta Israelek Beirut kanpoaldea bonbardatzen hasi zen.

Libanok esan zuen Hezbollahren jarduera militar "oro" debekatu duela Israeli eraso egin ondoren.

Gainera, Iranek Erresuma Batuak Zipren duen Akrotiri base militarrari eraso ziola zabaldu zen, baina egun batzuk geroago Erresuma Batuko Gobernuak esan zuen erasoa ez zuela Iranek egin.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri zuen buru nuklearren ekoizpena handituko zuela eta misil balistikoak daramatzan itsaspeko bat aurkeztu zuen.

- Martxoaren 3a: AEBko itsaspeko batek 180 pertsona zeramatzan itsasontzi irandar bat hondoratu zuen, eta 80 gorpu baino gehiago aurkitu zituzten.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak esan zuen ez duela frogarik esateko Iranek bonba atomiko bat eraikitzeko plan bat zuela.

- Martxoaren 4a: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Irango "gerrari ez" esan zion, eta bere jarrerari eutsi zion, nahiz eta Trumpek neurri komertzialekin mehatxu egin AEBk Rotan eta Moronen dituen baseak Iranen erasoak egiteko erabiltzen ez uzteagatik.

Trumpek Senatuaren babesa jaso zuen Irango erasoaldi militarrari amaiera emateko ebazpen bat errefusatuta.

NATOren aireko defentsek Irandik Turkiara zihoan misil bat bota zuten.

18:00 - 20:00

- Martxoaren 5a: Greziak eta Frantziak bere burua defendatzeko laguntza eman zioten Zipreri, eta Espainiak eta Italiak gauza bera egitea erabaki zuten. Bitartean, Iranen erasoak herrialde gehiagotara hedatu ziren, eta Irango drone batek Azerbaijango aireportu bat jo zuen.

Mark Rutte NATOren idazkari nagusiak adierazi zuen erakundeak babes "osoa" eman diola Trumpen eta Netanyahuren gerrari.

- Martxoaren 6a: Libanoko aireko erasoaldiaren ondorioz 217 pertsona hil, 800 zauritu eta 300.000 inguru desplazatu dira.

Gerra hasi zenetik izandako bonbardaketa handiena egin ostean, Trumpek esan zuen Iranen "baldintzarik gabeko errendizioa" baino ez duela onartuko.

Petrolio gordinaren prezioei buruzko kezka areagotu egin da mundu osoan, eta baliteke 2-3 aste barru 150 dolarrera iristea upelaren prezioa, Ormuzko itsasarteak blokeatuta jarraituz gero.

- Martxoaren 7a: Israelek Teheranen aurkako erasoak ugaritu ditu zortzigarren egunean, Teherango Mehrabad Nazioarteko Aireportuan sutea piztu da, eta Iranek Tel Aviven kontrako erasoak egin ditu.

Masoud Pezeshkian Irango presidenteak larunbat honetan adierazi duenez, bere herrialdeak inguruko herrialdeen aurkako erasoak amaitzea erabaki du, lurralde horietatik eraso egiten ez badiote behintzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X