Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"
Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak astelehen honetan iragarri duenez, Ormuzeko itsasartea "pixkanaka irekitzeko" nazioarteko "defentsa-misio" bat "martxan dago". Izan ere, itsasarte horretatik igarotzen da petrolio gordinaren eta gasaren ehuneko handi bat, baita funtsezko beste produktu batzuk ere.
Macronek zehaztu duenez, zortzi fragata, bi helikoptero-ontzi anfibio eta Frantziako hegazkin-ontzi bat zabalduko dira Mediterraneo ekialdean, eta horrek guztiak Europako beste herrialde batzuk "erakarri eta mobilizatzea" ahalbidetuko du.
Ormuzko itsasartearen inguruan, Frantziako presidenteak zehaztu du "Europako herrialdeekin eta Europakoak ez direnekin" egin beharreko misio hori "gatazkaren fase kritikoena amaitu ondoren" egingo litzatekeela, xehetasun gehiagorik eman gabe.
"Misio hau gure bazkideekin ari gara prestatzen, modu ordenatuan, eta helburu baketsua izango du, laguntzekoa. Gure ekonomiarako eta munduko ekonomiarako funtsezkoa da", adierazi du Macronek.
Horretarako bidea hainbat ontzi mota "eskoltatzea" litzateke, Macronen hitzetan, "gasa eta petrolioa" Ormuzen berriro pasa ahal izateko.
Halaber, Macronek adierazi du Frantziak bi fragata jarriko dituela Ekialdeko Mediterraneoan eta Itsaso Gorrian (Greziak koordinatutako nazioarteko koalizioaren barruan) "nabigazio askatasuna eta segurtasuna" bermatzeko.
"Gure helburua da jarrera defentsibo hutsarekin Iranek erantzun gisa egindako erasoek jotako herrialde guztiengandik gertu egotea, gure sinesgarritasuna ziurtatzea eta eskualdeko gatazka deseskalatzea bultzatzea", gaineratu du.
G7ak itxarotea erabaki du
G7ko herrialdeetako (Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Frantzia, Italia, Alemania eta Erresuma Batua) Ekonomia eta Finantza ministroek urgentziazko bilera egin dute, astelehen honetan, Energiaren Nazioarteko Agentziarekin (IEA) batera, petrolioaren salneurriak bortizki gora egin duela ikusita. Gordeta dituzten petrolio-erreserba estrategikoak askatu ala ez ebatzi behar zuten, baina bilera akordiorik gabe amaitu da.
Bileraren ostean, Roland Lescure frantziarrak esan du oraingoz ez dagoela gas eta petrolio "arazorik" Europan eta Estatu Batuetan. "Oraindik ez gaude hor. Beharrezkoa balitz, merkatua egonkortzeko beharrezko tresnak erabiltzea adostu dugu, baita erreserbak askatzeko aukera ere".
Gaur-gaurkoz, G7ko herrialdeek "gertutik jarraituko dute merkatuen gaineko egoera, gure herrialdeen egoera makroekonomikoaren gainekoa eta baita herritarren egunerokoan daukan eragina ere", eta "beharrezko neurri guztiak hartzeko prest" daudela nabarmendu du.
Fatih Birol IEAren zuzendari exekutiboak bileran ohartarazi du Ormuzeko itsasartetik igarotzeko zailtasunez gainera, "petrolio ekoizpena nabarmen murriztu" dela, eta horrek "arrisku oso handiak" sortzen dituela merkatuan. Ildo horretan, esan du aukera guztiak aztertu behar direla hurrengo egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk ez du Mojtaba Khameneiren izendapenari buruzko iritzirik eman, eta Txinak eta Errusiak onartezintzat jo dute haren aurkako ezein eraso
Trumpek, berriz, azpimarratu du ez dagoela pozik hautuarekin. The New York Post egunkari estatubatuarrari egindako adierazpenetan, baieztatu du ez datorrela bat Adituen Batzordeak hartutako erabakiarekin. Edonola ere, ez du aurreratu buruzagi berria AEBren erasoaldiaren jomugan den ala ez.
Industria kimikoaren eta droga-trafikatzaileen arteko loturak baimentzea leporatu dio AEBk Txinari
Iaz 80.000 pertsona inguru hil ziren AEBn drogekin lotutako gaindosi eta intoxikazioengatik; horietako asko, kokaina eta metanfetamina fentaniloarekin nahastuta kontsumitzeagatik.
Israelek Iran eta Libanoren kontrako erasoan jarraitzen du, eta Teheran Golko osoan erantzuten ari da
Israelek iragarri du "eskala handiko" erasoa egingo duela Teheranen, eta Iranek Israeli eta AEBren baseeo eraso die Kuwaiten, Iraken, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren eta Saudi Arabian.
Honelakoa da Mojtaba Khamenei Irango lider goren berria: erlijiosoa, luxuaren zalea eta krudela disidentziarekin
Ali Khameniren bigarren semea izendatu izanak ateak itxi dizkio irekiera aukerari.
Petrolio erreserba estrategikoak merkaturatzea aztertuko du G7 taldeak, gerrak merkatuan eragindako gorabeheren aurrean
Astelehen honetan premiazko bilera egingo dute Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko Finantza ministroek, Ekialde Hurbileko gerra eta horren ondorio ekonomikoak aztertzeko.
Aire-eraso gehiago egin dituzte Libano, Iran eta Bahrainen aurka
32 pertsona zauritu dira Bahrainen, horietako lau larri, Irango drone baten erasoaren ondorioz. BNA albiste-agentzia ofizialak dioenez, erasoak Sitrako eremua jo du gaur goizaldean, Manama hiriburutik hegoaldera dagoen uharte txiki bat, alegia. Bestalde, Hezbollahk Libanon eta Iranen kontrolpean dituen azpiegituren aurkako erasoak egin ditu Israelgo Armadak.
Petrolioaren prezioa 100 dolarretik gorakoa da upeleko, Iranen aurkako gerra dela eta
Horren ondorioz, nabarmen garestitu da gasolinaren eta gasolioaren prezioa.
Iranek Khameneiren seme Mojtaba izendatu du buruzagi goren berri
Izendapen honekin, Irango botereak kontinuismoaren alde egin du, Israelen eta AEBren mehatxuei entzungor; izan ere, ohartarazi dute estatuburu berriari eraso egingo diotela eta gustuko ez badute ez duela karguan iraungo, hurrenez hurren.
Iranen eta Libanoren aurkako erasoak areagotu eta petrolio azpiegiturak bonbardatu ditu Israelek
Iranen aurkako erasoek, bereziki Teheran helburu dutenek, ez dute etenik. Hodei toxiko batean murgilduta esnatu da hiriburua, lehen aldiz petrolio instalazioei eraso baitie Isralek. Gerraren bederatzigarren egunean, Beirut bonbardatu du estreinakoz Netanyahuren armadak.