IRANEN AURKAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek dio Irango gerra "ia amaituta" dagoela

Halaber,  buruzagi errepublikanoak ziurtatu du Ormuzeko itsasartea zabalik dagoela, eta ontziak hasi direla bertatik igarotzen. Pasabide horren kontrola hartzea aztertzen ari dela gaineratu du. 

 

Donald Trump
Donald Trump, joan den asteburuan, Doverren. Argazkia: Europa Press

"Gerra ia amaituta dagoela uste dut". Hitzok erabili ditu Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Israelekin batera Iranen aurka hasitako erasoa amaitzear dagoela jakinarazteko. 

CBS News hedabideari eskainitako elkarrizketan, presidente errepublikanoak ziurtatu du AEBk eta Israelek ezarritako "epeak betetzen" ari direla, eta aurreikusitakoa baino "aurreratuago" doala operazioa. "Teheranek, berriz, ez dauka armadarik, ez dauka komunikaziorik (...) bere misilak oso sakabanatuta daude, eta bere droneak toki guztietan suntsitzen ari gara", esan du. 

Horrekin batera, azaldu du Ormuzeko itsasartea irekita dagoela, eta ontziak hasi direla bertatik igarotzen. Pasabide horren kontrola hartzea aztertzen ari dela ere gaineratu du, munduko ekonomiarentzat "ezinbestekoa" delako. 

Otsailaren amaieratik, blokeatuta dago Ormuzeko itsasartea, eta milaka itsasontzi daude alde banatan blokeatuta. Iaz, munduko gasaren eta petrolioaren % 20 handik igaro zen. 

Mojtaba Jamenei Iranango buruzagi goren izendatzeari buruz galdetuta, erantzun du ez duela "inolako mezurik" harentzat, eta aurreratu du beste pertsona baten izena duela buruan, Iran zuzentzeko.

Bien bitartean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Irango gatazka "azkar konpontzeko" proposamen politikoa eta diplomatikoa helarazi dio Trumpi, bi mandatariek telefonoz izan duten elkarrizketan, Yuri Ushakov Kremlineko aholkulariak jakinarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar Golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde banatan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X