Gerra Ekialde Ertainean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalte-ordainak eta "berme irmoak" eskatu ditu Iranek AEBekin eta Israelekin duen gatazka amaitzeko

Masud Pezeshkian presidenteak Teheranek eskualdeko bakearekin duen "konpromisoa" berretsi du eta "autodefentsareako eskubidea" aldarrikatu du.

El presidente de Irán, Masud Pezeshkian
Masud Pezeshkian artxiboko argazki batean. Europa Press.

Irango presidente Masud Pezeshkianek baldintzak jarri ditu, joan den otsailaren 28an Israelek eta AEBek Iranen eta Libanoren aurka hasitako erasoaldiaren ondorioz Ekialde Hurbilean irekitako, gerraren amaiera errazteko. Pezeshkianek bere herrialdearen eskubide "legitimoak" aitortzea, "kalte-ordainak" ematea eta "etorkizuneko erasoen aurkako nazioarteko berme irmoak" eskatu du.

Teheranek eskualdeko bakearekin duen "konpromisoa" berretsi du Irango presidenteak, eta mezu hori Pakistani eta Errusiari helarazi diela jakinarazi du.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Moskuren babesa helarazi dio Irani. Gatazka azkar konpontzeko "bide politikoen beharra" azpimarratu du.  Astelehenean Donald Trump AEBko presidentearekin hitz egin ostean jarri da Putin harremanetan Irango buruarekin.

Era berean, Pezeshkianek ohartarazi du Teheranek "gure lurraldea erasotzen duten baseak soilik" erasoko dituela, "autodefentsarako eskubidea" erabiliz. "Iranek ez die inguruko herrialdeei eraso egin nahi, ezta haiekin gatazkan sartu ere, adierazi du Pezeshkianek Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroarekin izan duen telefono deian, Mehr Irango albiste agentziaren arabera.

"Erasotzaileek inguruko nazioetako lurraldeak erabili dituzte Irango azpiegiturak, leku publikoak, ospitaleak eta eskolak bonbardatzeko", esan du eta salatu du eraso horiek bere herrialdea "irtenbide negoziatuak bilatzen ari zen bitartean" gertatu zirela.

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzko itsasartean eta, kendu ezean, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X