EKIALDE HURBILEKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alireza Tangsiri, Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea, hil duela iragarri du Israelek

Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu. 

Alireza Tangsiri, comandante de la Armada de la Guardia Revolucionaria
Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea, Alireza Tangsiri. Artxiboko argazkia: Europa Press

Israelgo Gobernuak iragarri du Alireza Tangsiri, Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea, hil duela eraso batean. 

Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israelgo Defentsa Indarrek egindako operazio batean hil da Irango Guardia Iraultzaileko "hainbat ofizialekin" batera. 

Armadako burua ez ezik, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen Israelen arabera. Israelek, itxuraz, ez du Iranen aurkako erasoaldia gelditzeko asmorik. Ildo horretan, gaur egun Iran kontrolatzen duten agintariak eta Guardia Iraultzaileko buruzagiak "banan-banan" hilko dituztela mehatxu egin du. 

Irango agintariek oraingoz ez dute Tansgiriren heriotza baieztatu. 

Pasa den otsailaren 28an Israelek eta AEBk Iranen aurkako erasoaldia abiatu zutenetik, gutxienez 1.500 pertsona hil direla baieztatu dute Irango agintariek. Human Rights Activists in Iran gobernuz kanpoko erakundeak, berriz, hildakoak 3.000tik gora izan daitezkeela azpimarratu du. Gerra hasi zenetik, Ali Khamenei aiatola eta Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil dituzte, besteak beste. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X