Israelek eta Iranek elkarri eraso egin diote berriro
Israelgo Armadak Irango "helburu militarrei" eraso egin die, Trumpek Netanyahuri horrelakorik ez egiteko eskatu arren. Iranek misilak jaurti ditu Israelen kontra eta sirena hotsak entzun dira berriro Tel Aviven eta Jerusalemen.
Israelen eta Iranen arteko tentsioak gora egin du berriro astelehen goizaldean. Israelgo Armadak jakinarazi duenez "helburu militarren" aurka egin du Iran erdi-mendebaldean, eta leherketak entzun dira Teheran, Isfahan eta Tabriz hirietan, esaterako. Iranek, aldiz, misilak jaurti ditu, eta sirena hotsak entzun dira Tel Aviven eta Jerusalemen.
Israelek Irango planta petrokimiko bat jo du
Irango Khuzestan probintziako agintariek astelehen honetan baieztatu dutenez, Israelgo Armadak Mahshahr hiriko planta petrokimiko bati eraso dio, eta "kalte partzialak" eragin ditu.
Baieztapen ofizialaren aurretik, Israelgo Armadak iragarri du Iran hego-mendebaldeko instalazio petrokimiko horren kontra egin duela.
Iranek misilak jaurti ditu Israelera
Iranek misil oldea jaurti du Israelen aurka, baina Israelen arabera, horiek guztiak geldiarazi ditu eta ez da inor zauritu.
Hori dela eta, sirena hotsak entzun dira berriro astelehen goizaldean Jerusalemen, Tel Aviven eta Beer-Xevan.
Edozein agertokitarako prest dagoela ziurtatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak "edozein agertokitarako" eta frente guztietan eskala handiko operazioak egiteko prest dagoela nabarmendu du, Irango Fars albiste agentziak jakinarazi duenez.
Horren arabera, Iranek misilak jaurti ditu Israelgo Nevatim eta Tel Nof base militarren aurka, Israelek radar militarren aurka egindako erasoei erantzunez.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.