MIGRAZIO-KRISIA CEUTAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok

Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".

(Foto de ARCHIVO)

Varios inmigrantes acampados en una playa, a 1 de septiembre de 2026, en Ceuta (España). La Policía ha practicado tres expulsiones de personas con vínculos con el radicalismo de carácter yihadista detectadas en Ceuta tras la entrada masiva a la ciudad española del pasado 30 de julio. Por su parte, sindicatos policiales han vuelto a reclamar que se extreme la vigilancia.



Marcos Moreno / Europa Press

01 SEPTIEMBRE 2026;MIGRANTES;CRISIS MIGRATORIA;CRISIS HUMANITARIA;POLICÍA NACIONAL;LLUVIA;

01/9/2026
Ceuta, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Ceutan migranteen sarrera masiboa gertatu zenetik, lehen aldiz mintzatu da ofizialki Marokoko Gobernua. Espainian auzia barne helburu politikoetarako erabiltzen ari dela salatu du, eta esan du ez duela onartuko inork Maroko errudun jotzea, haren kontrako inolako frogarik ez dagoenean. 

"Ez dago ez frogarik ez egitaterik  marokoarren esku-hartzea baieztatzen duenik. Zergatik ari dira Maroko jo puntuan jartzen?, galdetu dute, Atzerri Ministerioak izenpetutako agiri luze batean. 

Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta ere, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?.  Bakarrik joan ziren adin txikikoen kasuan, haien familiengana itzultzea dela bidea ziurtatu  du. 

Maroko eta Espainia arteko harreman diplomatikoak zapuztu nahi direla uste dute agintari marokoarrek, eta mehatxu egin dute, bi herrialdeen arteko tentsioak gora egin dezakeela bide horretatik jarraituz gero. 

PPri zuzenduz, esan dute lotsagarria dela halako ibilbide politikoa duen alderdiak horrela jokatzea. "Oso esanguratsua da ibilbide luzeko zenbait alderdi, halako gurpil zoro zentzugabe eta populista batean erortzea". 

Zentzu horretan, agiriak argi dio Maroko ez dagoela prest inoren "hauteskunde aurreko peoi politiko" izateko, ezta espainiarren auzi politikoen erantzukizuna bere gain hartzeko ere. 

Espainiako Gobernuak Inteligentzia Zentro Nazionalaren dokumentuak desklasifikatu eta biharamunean eta Kongresuak Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu duen egunean iritsi da Marokoren agiria. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X