FRANCIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamaika polizia zaurituta Nantesen, Le Penen aurkako protesta batean

Zortzi lagun atxilotu zituzten Frantziako segurtasun indarrek, atzo iluntzean izandako enfrentamenduetan.

Gutxienez hamaika polizia eta gendarme zauritu ziren, atzo, Nantesen (Frantzia),  Marine Le Pen Fronte Nazionaleko kidearen aurka deitutako protesta batean.

Bruno Le Roux Frantziako Gobernuko Barne ministroak jakitera eman duenez, zortzi lagun atxilotu zituzten,  enfrentamenduekin lotuta.

Le Penek Frantziako presidentziarako hauteskunde kanpainaren baitan ekitaldia du, gaur, Nantesen, eta horren kontrako protesta deitu zuten atzo, 'Faxismoa ez da pasatuko' lelopean.

Barne ministroaren arabera,  mobilizazioa amaitzear zela,  200 bat lagunek molotov koktelak jaurti zituzten. Orotara,  2.200 lagun inguruk hartu zuten parte protestan, Frantziako Gobernuak jakinarazi duenez.

15:00etan da hastekoa, gaur, Le Penen hitzaldia hiri horretan. Inkesten arabera, lehen itzulian faborito nagusia da hautagai ultraeskuindarra. Bigarren itzulian baina, François Fillon zentro eskuineko hautagaiak eta Emmanuel Macron En Marchako ordezkariak hartuko liokete aurrea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X