EAJk "zer egin eta nola egin" eskaintzen du, Arrizabalagaren hitzetan
"Helburu handiez hitz egin, baina horiek zehazten ez dituztenen aurrean, EAJk zer egin eta nola egin eskaintzen du, proiektuekin eta ausardiarekin" esan du Gipuzkoako EAJko presidenteak. "Horixe da, hain zuzen, bereizten gaituena", gaineratu du. Bukatzeko azpimarratu du beharrezkoa dela amets egitea, baina baita amets horiek gauzatzea ere.